Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3432

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 20koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko irailaren 10eko Ebazpena, kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak ematekoa, 2020ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten.

Lehenengoa.– Kontsumobideko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren bidez publiko egin zen kontsumitzaileen elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia, 2020ko ekitaldian funtzionamenduari eta laguntza juridikoari dagozkien gastuak ordain ditzaten.

Bigarrena.– 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean ezarritako aldian, Kontsumobiden jaso ziren erakunde hauek –dagozkien zenbatekoekin– eginiko laguntza-eskaerak, aipatutako ebazpenari helduta:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Kontsumobideko zuzendariaren 2020ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez, dirulaguntza hauek eman ziren:

Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea (Acubi).

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa (EKE).

(Ikus .PDF)

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuna (EHKB).

(Ikus .PDF)

Euskal Kontsumitzaileen Alkartea (ACUV/EKA).

(Ikus .PDF)

Laugarrena.– 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 16. artikuluaren arabera, dirulaguntzaren % 75 aldeko ebazpena eman zenean ordaindu zen, eta gainerako % 25a gastua justifikatzean ordaintzeko geratu zen.

Bosgarrena.– Erakunde onuradunek eman zaien dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu dute, eta desbideratze hauek gertatu dira justifikazioaren eta dirulaguntza kalkulatzeko onartutako aurrekontuaren artean.

Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartea (ACUBI).

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa (EKE).

(Ikus .PDF)

Seigarrena.– 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren 17. artikuluko 3. puntuan xedatzen denez, gastuen justifikazioan % 8tik gorako eta % 25etik beherako desbideratzea gertatzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituko da dagokion aldaketa-ebazpena emanda, eta, beraz, benetan gastatutako zenbatekoari dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuko zenbatekoari aplikatu zitzaion ehuneko bera aplikatuko zaio.

Era berean, 4. puntuan ezartzen denez, gastuen justifikazioan % 25etik gorako desbideratzea gertatzen bada, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, dirulaguntza ematea eragin zuten helburu guztiak bete direla justifikatzen denean izan ezik. Kasu horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxitu egingo da, eta benetan gastatutako diru-zenbatekoari aplikatuko zaio dirulaguntza kalkulatzeko aurrekontuari aplikatu zitzaion ehunekoa.

Zazpigarrena.– Bidasoako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Euskadiko Kontsumitzaileen Federazioak (EKE) bete egin dituzte dirulaguntza emateko arrazoi izan ziren helburuak.

Aipatutako lege-xedapenak eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerako xedapenak ikusita, ebazpen honen bidez, Kontsumobideko zuzendariak honako hau

XEDATZEN DU:

1.– Aldatzea Bidasoako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteari (ACUBI) eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoari (EKE) 2020ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez eman zitzaizkien zenbatekoak, kontzeptu eta kopuru hauetan:

Bidasoako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkartea (ACUBI).

(Ikus .PDF)

Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoa (EKE).

(Ikus .PDF)

2.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bidea amaiera ematen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala