Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3427

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Soraluze-Placencia de las Armas udalerrian (Gipuzkoa) «Soraluze» Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Soraluze–Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoa) «Soraluze» Musika Eskola Pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 389/1992 Errege Dekretua, apirilaren 15ekoa, Ikasketa artistikoak irakasten dituzten ikastetxeen gutxiengo arauak ezartzen dituena; 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzako ikastetxeak, musika-eskolak, sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena; 250/2005 Dekretua, irailaren 20koa, Musika-ikasketen oinarrizko maila eta maila ertaineko curriculuma eta maila horietara iristeko modua arautzen duena, eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da jarraian zehazten den musika ikastetxe pribatuari 2021-2022 ikasturtetik aurrera biolontxelo espezialitatea gehitzeko:

Kode-zenbakia: 012749 eta 20008234.

Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Soraluze».

Titularra: Asociación Soraluzeko Musika Eskola.

Helbidea: Frontoia z.g.

Udalerria: Soraluze – Placencia de las Armas.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

– Adarrak:

● Adarra: kantua: korala.

● Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia eta biolontxeloa.

● Adarra: I. polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

● Adarra: bertakoa: txistua, trikitixa, panderoa eta dultzaina.

● Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala