Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2021eko ekainaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3417

290/2021 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendaritza Gerentzian Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Uribeko ESIko Zuzendaritza Gerentzian Zuzendaritzako idazkari lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 taldeari dagokion titulazioaren jabe izatea.

c) 2 urteko gutxieneko lan-esperientzia C2/D2 lanbide-taldean.

d) Hizkuntza-eskakizuna: 2.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Esperientzia edota prestakuntza ESIetako zuzendaritzako antolaketa-unitateetan.

– Esperientzia ospitaletako langileen alorrean.

– Ofimatikako ezagutzak: Word, Excel, Access, Power Point.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara (Alfredo Espinosa Ospitalea, Goieta kalea 32, 48610, Urduliz) zuzendu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpen honen iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako curriculum vitaerekin batera Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

4.– Balorazio Batzordea.

Balorazio batzorde bat osatuko da, zuzendari-gerentea edo hark eskuordetzen duena batzordeburua izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Ekonomiako zuzendaria, Langileen zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin) eta administrazio-arloko arduradun bat.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.

5.– Hautaketa prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

6.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

7.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko maiatzaren 25a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (170/2021 Ebazpena, martxoaren 30ekoa).

Uribeko ESIko Langileen zuzendaria,

IANIRE LAMIKIZ MOREIRA.


Azterketa dokumentala