Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3409

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 28koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko maiatzaren 26ko Erabakia, 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren arabera, 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu behar dira. Horrenbestez, dagokien publikotasuna emateko ondoreekin, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Industria Digitala» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzeari eta argitaratzeari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 28a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO MAIATZAREN 28KO EBAZPENAREN ERANSKINA
SPRI ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2021EKO MAIATZAREN 26KOA, 2021EKO «INDUSTRIA DIGITALA» LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko otsailaren 24an, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak erabaki zuen 2021eko «Industria Digitala» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartzea eta argitaratzea, laguntzen deialdia egitea, bai eta programa argitaratzeko agintzea ere.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu; izan ere, programaren xedea (EIKTak sartzea industria-enpresetan eta industriako produktuari/prozesuari lotutako zerbitzuak ematen dituzten enpresetan) funtsezkoa da enpresa-jarduera COVID-19ak eragin dituen erronketara egokitzeko.

Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan.

Azaldutako guztiagatik, hauxe

ERABAKItzen DUT:

Lehenengoa.– Onartzea «Industria Digitala» 2021eko laguntza-programaren araudiko 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa; honela geldituko da idatzita:

«4. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura 2021ean bideratutako baliabide ekonomikoak 5.100.000 eurokoak izango dira, eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean jartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu ea biharamunetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDApena

Agindu ematea Euskal Herrizko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.


Azterketa dokumentala