Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3406

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoan) «Cesa» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Cesa» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua, zeinaren bidez Erizaintzako zaintza osagarriak erdi mailako teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren (ekainaren 5eko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2021-2022 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20013928.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Cesa».

Titularra: Centro de Estudios Suministros Adarra, Sociedad Cooperativa.

Helbidea: Erratzu poligonoa, 81.

Udalerria: Urnieta.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

• Lanbide-arloa: Osasungintza:

– Erizaintzako zaintza osagarriak erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Farmazia eta parafarmazia goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Ahoaren eta hortzen higienea goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Laborategi kliniko eta biomedikoa goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Hortz-protesiak goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak ireki eta ixteko baimenak, baita baimenetan aldaketak egitea ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala