Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3404

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arruloidi, SL-ren disko-arrainak hazteko proiektua.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan espediente hau izapidetzen ari da: Orion disko-arraina (Symphysodon spp) hazteko espedientea.

Horrenbestez, Ingurumen-Ebaluazioaren abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Espedientea: Disko-arraina (Symphysodon spp) hazteko egitasmoa. Tokia: Aldagain etxea, San Martin auzoa 9. PK: 20.810. Orio (Gipuzkoa).

Proiektuak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa behar du.

Proiektua onartzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena.– Espedientea helbide honetan dago ikusgai:

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/arruloidi-s-lak-akuikultura-apaingarri-jasangarriaren-proiektuaren-ingurumen-inpaktuaren-azterketa-orioko-udal-mugartean/web01-a2arraku/eu/

Eskuragarri dago, era berean, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastián kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua). Bertan eskura daiteke proiekuaren gaineko informazioa.

Alegazioak aurkeztu daitezke 30 eguneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoitza elektroniko honetan:

pesca-dec@euskadi.eus

Edo Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 24a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala