Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3403

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 20koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, 2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, 2015-2020ko aldirako EAEko landa garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak arautzen dira.

Gorago aipatutako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskaerak ikusita –ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, zerrendatuta daude– eta eskariekin batera aurkeztutako dokumentazioa aztertuta –espediente-zenbakiak aipatutako eranskinetan agertzen dira–.

Kontuan izanda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) eta 1305/2013 (EB) abenduaren 17ko Erregelamenduek ezartzen dituztela, besteak beste, honako laguntza hauek: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) eta landa-garapenaren aldeko laguntza komunitarioak; laguntza hauek eskualdeentzako Landa Garapenerako programen bidez gauzatzen dira eta aukera ere badago finantzaketa nazional gehigarriaz osatzeko.

Kontuan izanda 2020ko abuztuaren 25eko Aginduaren 6. oinarrian xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskaerak aztertzeaz eta ebaluatzeaz arduratzen den Tokiko Ekintzako Taldeak egindako ebazpen-proposamena.

Kontuan izanda lehen azaldutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko abuztuaren 25eko Aginduan araututako laguntzak. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa, puntuazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura onartutako laguntzaren zenbatekoa. Laguntza hau finantzaketa gehigarri gisa agertzen da 2015-2020 aldirako, EAEko Landa Garapenerako Programan. Zenbatekoa, guztira, 5.199.928,41 eurokoa da.

Bigarrena.– Ukatzea ebazpen honen II. eranskinean aipatutako pertsona eskatzaileei Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko abuztuaren 25eko Aginduan araututako laguntzak. Ukatzearen zioak eranskin horretan zehaztuta daude.

Hirugarrena.– Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea, beranduenez ere, 2021eko abenduaren 31n bukatuko da, eta horiek ezin dira izan 2020ko ekitaldia baino lehen hasitakoak. Salbuespen gisa, gauzatze-epe hori luzatzen duten luzapenak eman ahal izango dira, betiere luzapena behar bezala justifikatzen bada eta jarduerek eta/edo inbertsioek amaituta behar zuten eguna baino hilabete lehenago eskatzen bada.

Laguntzaren justifikazioa eta ordainketa laguntza-lerro bakoitzaren arabera egingo da, 2020ko abuztuaren 25eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz.

Pertsona onuraduna eratze-fasean dagoen pertsona juridikoa baldin bada, hura entitate pertsonifikatu bihurtzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

Era berean, baimenak edo lizentziak behar diren kasuetan, horiek lortzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

Onartutako proiektua ezarritako epeetan egiten ez bada, edo epe horretan gauzatu izanaren egiaztagiriak aurkezten ez badira, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala badagokio, agindu arautzailearen 13.5 oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura jarriko da abian.

Lagundutako proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten betekizunak eta baldintzak betetzen ez badira eta, bereziki, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta gutxienez ondorengo 5 urteetan eusten ez bazaie (ondasun higiezinak eraiki, eskuratu edo zaharberritzen diren kasuetan edo gainerako ondasunen kasuan), edo ondorengo 3 urteetan (kontratazio-lerroaren babesean sortutako besteren konturako lanpostuen kasuan), edo ondorengo 2 urteetan (ekintzailetzari laguntzeko-lerroak babestutako proiektuen kasuan), laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati bat.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 20a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala