Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3401

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen 2021-2023 deialdia argitaratzeko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 25eko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen 2021-2023 deialdia egitea onetsi du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2.p) artikuluan xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Azaldutakoa dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen 2021-2023 deialdia argitaratzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25ean hartu zuen erabakian onartua (ebazpen honen eranskinean jasota dago).

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartu duen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Deialdia onartzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAREKIN LANKIDETZAN ORIENTAZIO PROFESIONALEKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK GAUZATZEKO DIRULAGUNTZEN 2021-2023 DEIALDIA

Enplegu-zerbitzuen erabiltzaileei arreta espezializatua eta banakakoa ematea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekintzaren funtsezko zutabea. Banakako arreta hori da bermerik onena, langabezian daudenen lan-aukerak hobetzeko eta lana dutenen enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna lortzeko. Gizarteak enplegurako orientazio-zerbitzuak eskatzen jarraitzen du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zerbitzu horiek ematera behartuta dago.

Kontuan hartuta 2020tik pairatzen ari garen osasun-errealitatea eta horren ondorioz herritarren artean ezarri diren prebentzio- eta babes-neurriak, beharrezkoa da zerbitzu publikoek eta haien erakunde laguntzaileek herritarren eskura jarritako baliabideak egokitu ditzatela, gobernu-ekintzan adostutako arreta-helburuak lortzeko. Agertoki berri honetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak are gehiago zabaldu eta erraztu nahi du herritarrek enplegu- eta prestakuntza-zerbitzuak eskuratzeko duten aukera. Horrela, bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ustez, herritarrekiko aurrez aurreko eta zuzeneko harremana ezartzen duen hori da oraindik ere arreta-ardatz desiragarri eta optimoa, enplegurako prestakuntzaren eta orientazio profesionalaren arloetan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, era berean, areagotu egin nahi ditu politika publiko horietara aurrez aurrekoak ez diren testuinguruetatik iristeko aukerak, betiere bere zerbitzuen erabiltzaileek jasotzen duten arreta pertsonalizatuago eta indibidualizatuago egon dadin.

Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (aurrerantzean, 3/2015 LED) 28. artikuluaren 1. puntuan zehazten denaren arabera, enplegu-zerbitzu publikoetan sartzeko, langabeek izena eman beharko dute, eta, hasierako elkarrizketa batean, datuak eman. Elkarrizketa horretan, laneratzeko zer zerbitzu behar dituzten aztertuko da. Horren arabera, eta pertsona langabeen laguntzarekin, enplegu-ibilbide indibidualizatu eta pertsonalizatu bati ekin behar ote zaion erabakiko da, langabeen profil profesionala, lanbide-gaitasunak, beharrak, itxaropenak eta lan-merkatuaren egoera kontuan hartuta.

3/2015 LEDaren 29. artikuluak jasotzen duenez, enplegu-zerbitzu publikoak enplegu-ibilbide indibidual eta pertsonalizatuak egiteko, haien jarraipena egiteko, ebaluatzeko eta, behar izanez gero, berriro zehazteko arduradunak izango dira. Dagokionean, enplegua eskatzen duten pertsonak erakunde laguntzaileetara bideratuko dituzte, egin beharreko ekintzak egin ditzaten. Edonola ere, enplegu-zerbitzu publikoei dagozkien jarduketak eta itundu daitezkeenak zehaztuko dira.

3/2015 LEDaren 36. artikuluaren 3. puntuan ezartzen denaren arabera, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuko dituzte enplegu-politika aktiboetarako baliabide ekonomikoak, eta, beraz, beharrezkotzat jotzen dituzten zerbitzu eta programak garatu ahal izango dituzte. Zerbitzu eta programa horiek enplegu-politikako urteko planetan sartuko dira, eta 10.4 artikuluan ezarritako ardatzetan txertatuko.

Zerbitzu eta programa horiek kudeatzeko, honako hauek erabil daitezke: dirulaguntza publikoak, administrazio-kontratazioa, hitzarmenak, zuzeneko kudeaketa edo zuzenbidez egokia den beste edozein forma juridiko.

Halaber, 3/2015 LEDaren 38. artikuluan ezartzen du enplegu-politika aktiboetako zerbitzu eta programek 10.4 artikuluan jasotako ardatzei emango dietela estaldura, eta autonomia-erkidegoek eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak diseinatu eta gauzatuko dituztela, beren eskumenen esparruan. Horien artean, 1. ardatza da Orientazioa, eta horren barruan sartzen dira lanbide-informazioa, motibazioa, aholkularitza, diagnostikoa eta lanbide-profilaren eta gaitasunen zehaztapena, ikasteko banakako ibilbidearen diseinua eta kudeaketa, enplegua bilatzea, lan-bitartekaritza eta, laburbilduz, onuradunak laneratzen laguntzeko jarduerak.

Enplegu Sistema Nazionalaren Zerbitzuen Zorro Komuna onartzen duen urtarrilaren 16ko 7/2015 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan azaltzen du zer den orientazio profesionalerako zerbitzua: zerbitzu integral bat da, informazioa ematea, banakako egoeren diagnostikoa egitea, aholkularitza eskaintzea, motibatzea eta hainbat lan-trantsizio mota bizi dituzten pertsonak laguntzea xede dituena. Gainera, erabiltzaileen enplegagarritasuna hobetu, beren ibilbide profesionala sustatu eta beren kontratazioa ahalbidetu edo auto-enplegurantz bideratu nahi ditu. Era berean, zehazten du premien diagnostikotik abiatuta, orientazioak zorroko beste zerbitzu espezializatu batzuk ematea ahalbidetu dezakeela.

Halaber, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legean, honako hau hartzen da bizialdi osoko orientaziotzat: prozesu jarraitu bat, herritarrari laguntza emateko, bere bizitzako edozein unetan, bere gaitasunak eta interesak zehazten, hezkuntza, ikaskuntza eta enpleguari buruz erabakiak hartzen, eta ikaskuntzako, txertaketa profesional edo sozialeko, edo interes pertsonaleko proiektu bat definitzen, planifikatzen eta kudeatzen. Lege horren III. kapituluan, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua –Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuak barne hartzen dituena– zer den azaltzen da.

1/2013 Legearen 40. artikuluko 2. puntuak azaltzen duenez, bizialdi osoko orientazio-sistema bateratua osatuko dute: herritarrak hezkuntza-testuinguruan eta testuinguru profesional, pertsonal eta sozialean informatzea eta aholkatzea eta, hala badagokio, laguntza ematea helburutzat duten eragile, tresna eta ekintza guztiek.

Azkenik, lege beraren 40. artikuluko 3. puntuaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio- eta orientazio-zerbitzuek osatuko dute orientazio-sistema bateratua, hezkuntza-sistemako orientazio-zerbitzuekin, eta bizialdi osorako ikaskuntzaren inguruan lanean dabiltzan gizarte-eragileen eta erakundeen informazio- eta orientazio-zerbitzuekin batera.

Lanbide-orientazioko ekintzak batik bat kolektibo lehenetsi batzuentzat egongo dira bideratuak. Enpleguaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 30. artikuluan, esaten da pertsona batzuek lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztela, batik bat gazteek, eta arreta berezia ematen zaie prestakuntzarik ez dutenei, emakumeei, epe luzeko langabeei, 45 urtetik gorako pertsonei, familia-erantzukizunak dituzten pertsonei, desgaitasunen bat duten pertsonei eta gizarte-bazterkeria egoeran daudenei eta etorkinei, atzerritarrei buruzko legeari dagokionez, eta beste pertsona batzuei, Enplegu Sistema Nazionalaren esparruan.

Horretaz gainera, urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren artikulu horretako 2. apartatuak dioenez, kolektibo horien inguruabar bereziak aintzat harturik, enplegu-zerbitzu publikoek banakako eta pertsonalizatutako enplegu-ibilbideak diseinatzea bermatuko dute, neurri eta politika guztiak konbinatzen dituztenak, behar bezala egokituak eta doituak bertako pertsonen lanbide-profilari eta beren premia bereziei. Beharra dagoenean, enplegu-zerbitzu publikoek balioetsi egingo dute gizarte-zerbitzuekin koordinatu beharrik ba ote dagoen, pertsona horiei arreta hobea emateko.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen xedea da Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eratzea, eta sistema horren kudeaketan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak parte hartzen du, beste administrazio batzuekin lankidetzan. Lege horren 3. artikuluak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren oinarrizko printzipioak ezartzen ditu, eta horien artean daude gizarte-arloko politikak aktibatzea eta enplegua errentagarri egitea, bai eta prestakuntza-, orientazio- eta laneko bitartekaritza-neurriak ere, formula jakin batzuk ezarriz lan-merkatuan sartzea aukera erakargarriagoa eta errentagarriagoa izan dadin diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoak jasotze hutsa baino. artikulu horrek ezartzen dituen printzipioen artean, halaber, arreta pertsonalizatua dago, pertsonen premiei egokitua eta haien egoeraren diagnosi integralean oinarritua.

Deialdi honek bere egiten ditu 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren 3. bektore estrategikoan proposatutako orientabideak (www.euskadi.eus). Horren arabera, laguntza eta orientazio pertsonalizatuak dira enplegu-politika aktiboen funtsezko elementuak, pertsonen enplegagarritasuna hobetzen eta lan-merkatuan sartzea errazten baitute.

Esku hartzeko ereduen eta horien emaitzen arrakastaren funtsezko zutabetzat hartzen da pertsonalizazioa, eta beharrezkoa da kolektibo eta pertsona bakoitzaren behar eta errealitateetara egokitzen diren zerbitzu espezializatuen eraketan aurrera egitea.

Hau da, gizarteratze pertsonalizatuko benetako ibilbideak diseinatzeko aukera ematen duten esku-hartze ereduak behar dira.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ardura izango da lanik gabe edo okupatuta egonik Lanbiden lan-eskatzaile gisa edo enplegu aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emandako pertsona bakoitzaren banakako enplegu-ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, lantzea eta gauzatzea, eta bertan joan daitezke enplegurako eta autoenplegurako orientazio- eta informazio-zerbitzuak, lanbide-kualifikazioa eta enplegagarritasuna hobetzeko zerbitzuak, eta enpresekin eta entitate nahiz erakunde publikoekin harremanetan jartzeko zerbitzuak, interesduna laneratzea errazteko, enplegurako gaitasunak hobetuz eta motibazioarekin erlazionatutako alderdiak alde batera utzi gabe.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatzaileen enplegagarritasuna balioesteko eta ibilbide pertsonalizatuak diseinatzeko lehentasuna izango du. Ondorioz, ibilbide pertsonalizatuak ezarri ondoren gauzatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintza eta zerbitzu zehatzak, zuzenean edo erakunde laguntzaileen bitartez.

Orientazio profesionalaren zerbitzuaren hartzaile potentzialen kopurua kontuan hartuta, premiazkoa da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lan egingo duten erakundeen sare bat aukeratzeko finkatutako prozedurari eustea. Enplegu-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonentzat ezartzen diren ibilbide pertsonalizatuen ondoriozko orientazio-jarduketak eta -zerbitzuak ematen lagunduko dute sare horretako erakundeek, baita enplegu-zentroko jarduera ematen ere.

Laguntza-deialdi honen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik kanpoko erakundeen laguntza behar duten orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak zehazten dira, eta haiek finantzatzeko deialdia egiten da.

Era berean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko erakunde laguntzaileek izan beharreko gutxieneko baliabide pertsonal eta materialen baldintzak ezartzen dira, jarduera horren kalitatea eta eraginkortasuna bermatze aldera.

Deialdi honetako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2020ko abenduaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez (www.lanbide.euskadi.eus web-orrian argitaratua), eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hala proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2021eko maiatzaren 25eko batzarrean, orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen 2021-2023 deialdia onartu du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, baldintza hauekin:

I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzu profesionalak garatzeko laguntza ekonomikoak jasotzeko oinarri arautzaileak ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan. 2021-2023 aldian gauzatuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, diruz lagun daitezkeen bi lerroren bitartez:

a) Orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko laguntzak.

b) Desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko laguntzak.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa.

1.– Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 11.467.928,00 eurokoa da, eta, horietatik, 2.293.585,60 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio. 2022rako konpromiso-kredituan sartuko dira 5.733.964,00 euro, eta 2023rako konpromiso-kredituan, berriz, 3.440.378,40 euro. Horiek guztiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren aurrekontuan aurreikusita daude.

2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa aipatu diren dirulaguntza-lerroen artean banatzekoa da, honela:

a) II. kapituluak arautzen dituen Lanbideko erabiltzaileei orokorrean zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.950.000,00 euro; horietatik, 1.190.000,00 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.975.000,00 euro 2022ko konpromiso-kredituari, eta 1.785.000,00 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

b) III. kapituluak arautzen dituen desabantaila-egoeran dauden taldeetako pertsonentzat orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko laguntzak finantzatzeko: 5.517.928,00 euro; horietatik, 1.103.585,60 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 2.758.964,00 euro 2022ko konpromiso-kredituari, eta 1.655.378,40 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

3.– Aurreko apartatuko a) eta b) apartatuetan aipatutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezke, EAEko 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027ko EGF Plus Programa Operatiboaren esparruan.

II. KAPITULUA
Orokorrean Lanbideko ERABILTZAILEEI zuzendutako orientazio PROFESIONALEKO ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko LAGUNTZAK

3. artikulua.– Kapitulu honen xedea.

Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen dirulaguntzen oinarri espezifiko arautzaileak, orokorrean Lanbideko erabiltzaileei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko 2021-2023 aldiko ekitaldietan.

4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak: orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak.

1.– Lanbidek ezarritako banakako nahiz taldeko orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuek (aurrezko aurrekoak direnek eta ez direnek) jaso ditzakete kapitulu honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Zerbitzuak I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baitira lurralde-eremuak edo, dagokionean, azpi-eremuak zein diren eta zenbat orientazio-ordu eman behar diren.

Aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak egin izanaren ebidentzia justifikatzeko, pertsonak erakundean duen sinadura biometrikoaren bidez baliozkotuta egon beharko dute, edo, bestela, urrunetik baliozkotuta, Nire Lanbideneten dagoen espazioan, Lanbideren webgunean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko gehieneko epean.

Aurrez aurreko zerbitzuak egin izanaren ebidentzia justifikatzeko, zerbitzu horiek baliozkotuta egon beharko dute, gehienez ere bost egun balioduneko epean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik aurrera, pertsonak erakundean bertan duen sinadura biometrikoaren bidez, kausa justifikaturik ez badago behintzat.

Pertsona bakoitzeko aurrez aurrekoak ez diren orduen % 30 baino ez da baimenduko, itzuli nahi duten eskatzaile emigranteen kasuan izan ezik, horietan aurrezko aurrekoak ez diren zerbitzu-orduen % 100 arte baimenduko baita.

2.– Jarraian datozen jarduerak sartzen dira diruz lagun daitezkeen orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen barruan:

a) Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko informazioa ematea eta zorroko zerbitzu komunen eta osagarrien eskaintzari buruzko informazioa eskaintzea.

Lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak eta inguruabarrak jakinaraztea, erabiltzaileen enplegu-aukerak areagotzeko baliagarri izan daitezkeen neurrian. Orientazioa banaka edo taldean egin ahal izango da.

b) Bajan dagoen enplegu-eskaeraren administrazio-egoera aldatzea, eskaera berrikustea eta eguneratzea.

Horren barruan sartzen da, era berean, erabiltzaileari arreta espezifiko indibiduala ematea, eskaeraren administrazio-egoera aldatzea, eskaria berrikustea eta, hala badagokio, enplegu-eskaera, eskatutako lanbideak, prestakuntza- eta esperientzia-datuak, eta abar eguneratzea.

c) Banakako diagnostikoa egitea, enplegagarritasuna baloratzea eta eskatzailearen profila eta baliabideak prestatzea.

Apartatu honetan sartzen da pertsonari banakako arreta ematea, banakako enplegagarritasun-galdetegiak eginez, trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, testuingurua eta balizko aukera profesionalak identifikatuz, bai eta jarduera hori garatzen duen protokolo espezifikoan garrantzitsutzat jotzen diren beste aldagai guztiak sartuz ere. Erabiltzailearen profila osatu eta haren enplegagarritasuna baloratzeko erabiliko da informazio hori.

d) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea, enplegu-akordio pertsonal baten bidez.

Erabiltzailearen profilari, beharrizanei eta aurreikuspenei erreparatu ondoren, erabiltzaile horrek enplegua eskura dezan egokien irizten den ibilbidea sortzeko banakako arreta ematean datza, eta hari modu ziur batean jakinaraziko zaio. Ibilbide hori sortzeko, irizpide teknikoak eta estatistikoak erabiliko dira, eta, horretaz gainera, ekintza nagusi batzuk, haiek egiteko egutegia eta haiek egiaztatu eta jarraitzeko elementuak zehaztuko dira. Ibilbide hori egiteko, beharrezkoa izango da erabiltzaileak izena ematea eta enplegu-zerbitzu publikoarekin enplegu-akordio pertsonal bat sinatzea.

e) Enplegurako ibilbide pertsonala garatzen laguntzea.

Banaka eta modu pertsonalizatuan egingo da erabiltzailearen ibilbidearen jarraipena. Era berean, bere ibilbidea berrikusi eta eguneratuko da, betebeharrak, helmugak eta etapak finkatuko dira, eta haiek betetzen direla ikuskatuko da. Halaber, erabiltzaileak hartutako jarduera-konpromisoaren jarraipena egingo da, baldin eta haiek prestazioen hartzaile baldin badira. Horrez gainera, erabiltzailea suspertzeko eta haren enplegagarritasuna hobetzeko aholkularitza, informazio eta laguntza emango da.

f) Orientazioa, aholkularitza eta laguntza indibiduala ematea pertsonari, helburuak, estrategiak, plangintza, enplegua bilatzeari buruzko autoezagutza eta enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko.

Erabiltzailearekiko banakako arreta eta lana hartzen ditu barne, laneratze- eta/edo prestakuntza-helburuei aurre egiteko estrategia orokorrak eta/edo espezifikoak identifikatu ahal izateko.

g) Aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria ematea bere autoaurkezpena eta curriculuma prestatzeko, profil profesionala isla dadin konpetentzia edo gaitasun pertsonal eta profesionalen arabera.

Erabiltzaileei emango zaien informazio eta aholkularitza banakakoa edo taldekoa izango da, haien gaitasunak eta lanbide-profilak identifikatzeko. Horrez gainera, laguntza-tresnak eta -teknikak jarriko dira haien eskura, curriculum pertsonalizatuak, portfolioak, autoaurkezpen-gutuna, marka pertsonala eta abar egin ditzaten.

h) Enplegu-bilaketa aktiborako aholkularitza eta teknikak ezartzea. Banakakoa edo taldekoa.

Atal honetan, informazioa emango da eta besteren konturako enplegua bilatzeko eskuragarri dauden bitartekoen, tekniken eta tresnen oinarrizko erabilera erakutsiko da. Azken horietan sartuko dira, besteak beste, bitarteko telematikoak eta sare sozialak erabiltzeko aholkularitza. Autoenplegu eta ekintzailetzarako aholkularitza-zerbitzu espezializatuetara bideratuko da, une egokia iristen denean.

i) Hasierako informazioa ematea eta ekintzailetzarako eta autoenplegurako aukerak hautematea.

Autoenpleguarekiko motibazioarekin, ekintzailetzarako prozedura eta laguntzekin eta enpresa-helburu posibleak hautematearekin lotutako alderdietan oinarrizko banakako edo taldeko laguntza emango da.

3.– Diruz lagundu beharreko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko epea bi urtekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondotik, ebazpen horretan adierazten den egunetik aurrera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren sisteman sartzeko gakoak lortzeko eskabidea eraginkorra izango da onartutako lokal guztietan, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 18.3.4 artikuluan aurreikusitako moduan argitaratuz.

Erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta adierazitako betekizunak egiaztatzeko eskaera gauzatzen dirulaguntza eskatu den lokal guztietan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradun-izaera galduko du eskatutako eremu guztietan, salbu eta epe hori amaitu aurretik berariaz uko egiten badio eremu bati edo gehiagori.

Era berean, hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztizkoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpi-eremu bakoitzean. Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan eremu eta azpi-eremu bakoitzeko erakunde bakoitzari esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko, ezta diruz lagunduko ere.

4.– www.lanbide.eus webgunearen bitartez zabaldu ahal izango dira enplegua bilatzeko tresnei buruzko taldeko ekintzak, baita lan-merkaturatzearekin eta enplegagarritasuna hobetzearekin erlazionatutako beste gai espezifiko batzuei buruzkoak ere, esaterako, «emakumeen eta gizonen aukeren berdintasuna enpleguan» gaiarekin zerikusia dutenak.

5.– Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.

6.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak lortzeko gauzatuko dituzte orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, deialdi honetako II. eranskinean ezarritako betetze-ehunekoei eta baldintzei jarraikiz.

Lan munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela kontsideratuko da.

7.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.

5. artikulua.– Orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzaileak.

1.– Orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzaile izan ahalko dira Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.

2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.

3.– Ez dira deialdi honetako II. kapituluaren arabera diruz lagundu daitezkeen orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzailetzat hartuko estatuko lan-merkaturako sarbiderik ez duten pertsonak.

4.– Arretari begira, erakunde onuradunek lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko enpleguko lurralde-bulegoetatik bidalitako pertsonei.

6. artikulua.– Dirulaguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.

1.– Edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa edo pribatua dela ere, egin ahal izango ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, kapitulu honen xede diren orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, eta hartarako aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izango ditu. Horretarako, ezinbestekoa da 17. artikuluan jasotako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak behar bezala gauzatzeko behar den esperientzia eta baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea, artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetan azaltzen den bezala.

2.– Erakundeek gutxienez 36 hilabeteko esperientzia egiaztatua izan beharko dute, 2014ko urtarrilaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean eskuratua, aldi berekoak gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, langabeentzako orientazio profesionaleko ekintzak zuzenean gauzatuz. Horretarako, jarduera hauetakoren bat egin behar izango dute:

– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.

– Laneratzean laguntzeko prozesuak.

Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:

– Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, irabazi-asmorik gabeko erakunde laguntzaileek profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

– Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegurako orientazio profesionaleko eta autoenplegurako laguntzako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

– TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2014ko urriaren 24an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2014ko urriaren 8ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 23an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 23ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an hartutako erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).

– 2019-2021eko laguntzen deialdiaren II. eta III. kapituluak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bitartez).

– Enplegurako orientaziorako edo/eta laneratzean laguntzeko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu eta finantzatuak.

– Orientazio profesionaleko jarduerak, baldin eta jarduera horiek Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 1 ardatzaren 10.4.a) artikuluan adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 8.2.1 artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.

– Orientazio profesionaleko jarduera, tokiko administrazioek edo haien mendeko sektore publikoko erakundeek garatua, beren baliabideekin.

– Laneko orientazio profesionaleko programa espezifikoak, tokiko administrazioek eta administrazio autonomikoek edo horien mendeko sektore publikoko erakundeek finantzatuak.

– Birkokatzeko prozesuen programak eta kontratuak gauzatzea, enplegua erregulatzeko espedienteen bidezko enpresa-berregituraketako prozeduren barruan.

3.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:

3.1.– Eskabidea aurkezten den unean lokal- eta ekipamendu-azpiegitura egokia izatea, beste orientazio-erakunde batekin partekatu gabe, dirulaguntzen xede diren eremu edo azpi-eremuetan, enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak banaka edo taldeka diruz lagun daitekeen jardueraren hasieratik eta 4.3 artikuluan ezarritako baldintzetan eskaini ahal izateko, helbide edo toki jakin batean. Honako baliabide hauek izan beharko dituzte gutxienez:

a) Bulego bat, gainerako geletatik bereizia, bana-banako arretarako, erakundeak soilik erabiltzeko, eta beste jarduera batzuekin partekatuta egon gabe. Bulegoak sei metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.

b) Talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste erakunderen batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, beharrezko apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Gelak 18 metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.

3.2.– Eskabidea aurkezteko unean, lokala egokituta egon beharko da, irisgarritasuna sustatzeko arloko arauei jarraituz: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Honako alderdi hauek hartuko dituzte barne, gutxienez:

a) Lokalerako irisgarritasuna lokalaren kanpoaldetik.

b) Barneko ibilbideen irisgarritasuna zerbitzuak eskaintzeko guneetara arte.

c) Komunak, egokitu daitezkeenak eta zerbitzuko hartzaileek erabiltzeko egokituak.

3.3.– Aurreko 3.1 eta 3.2 apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da enplegurako orientazioko zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen erakunde onuradunek aurkeztutako lokalen kasuan, baldin eta Lanbidek baliozkotzat jo bazituen eta baliozkotu zirenetik honako orientazio-deialdi hauetan aldaketarik izan ez badute:

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an hartutako erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).

– Orientazio profesionalerako deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan (2019-2021), II. eta III. kapituluetan (2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratua, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bitartez).

3.4.– Eskabidea aurkeztean 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak eta/edo 3.3 apartatuak aipatzen dituen lokalak izango dira dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak. Lokalez aldatzeko eskaera prozedura behin betiko ebatzi ondoren eta deialdi honetako 21. artikuluan adierazitako moduan baino ezingo da aurkeztu.

3.5.– Jarduerei ekitean, honako hauek izan beharko dituzte:

a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sistemarekin konektatzeko.

b) Tableta grafikoko periferiko bat, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU-430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

3.6.– Jarduerei ekitean, honako hauek izan beharko dituzte:

Esleitzen zaizkion lokal guztietan arreta emateko giza baliabide propioak izatea: teknikari gisa kontratatuta egon beharko dira, unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, urte batetik gorako esperientzia izan beharko dute, orientazio profesionaleko eginkizunetako «curriculum» egiaztatua izan beharko dute, eta are ofimatika, internet eta lan-merkatuaren inguruko ezagutzak ere.

Era berean, erakundeak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.

7. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– II. kapitulu honetan araututako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa zuzeneko arretako orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik jarraian ezartzen diren mugak:

(Ikus .PDF)

* Diruz lagun daitezkeen orduen (pertsonako eta urteko) gehieneko denborak barne hartzen ditu II. kapitulu honek arautzen duenaren arabera diruz laguntzen den jarduera egiteko edozein erakunderengandik jaso ditzakeen orduak.

Taldeko ekintzak (34 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.

Edozein kasutan, langileen gastu zuzenen % 140koa izango da dirulaguntzaren gehieneko kopurua.

Hauek hartuko dira zuzeneko langile-kostutzat: diruz lagundutako orientazioko ekintzetan diharduten pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzako kostuak, honako muga honekin: lanaldi osorako kontratatutako pertsona bat, egindako 1.500 orduko.

2.– Dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiko II. eranskinean daude ezarrita:

a) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoaren berdina edo handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gastuen arabera justifikatutako zenbatekorik baxuenaren parekoa izango da (langileen gastu zuzenen % 140) eta % 100ekoa izango da, ekintzetan eta zerbitzuetan emandako orduei dagokien neurrian, hau da, 34 euro orduko.

b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren II. eranskinean adierazitako laneratze-helburuaren gainean eskuratu den laneratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Murrizte-ehuneko zehatza lortzeko, 0,10ez biderkatu behar da desbideratze horri dagokion ehunekoa, formula honen arabera:

(Ikus .PDF)

M1 = dirulaguntzaren murrizketaren % = desbideratzearen % X 0,10

3.– Diruz lagun daitekeen aldiaren hasieratik hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpi-eremu bakoitzean.

Hamabi hilabeteko bi aldietako batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 5 murriztuko da. Bi aldietako batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 15 murriztuko da, nahitaezko arrazoiak daudenean izan ezik.

Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan eremu eta azpi-eremu bakoitzeko erakunde bakoitzari esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko, ezta diruz lagunduko ere.

4.– Era berean, zenbateko hori jaso ahal izateko, lokal guztietan egin beharko dira gutxienez erakunde bakoitzak eremu edo azpi-eremu bakoitzeko egin beharreko orduen ehuneko jakin bat, zehazki, 9.2.c) artikuluan ezarritakoa, baldin eta puntuazioa eskuratu badute artikulu horrek jasotako baldintzetan, eremu edo azpi-eremu berean lokal puntuagarri bat baino gehiago edukitzeagatik, I. eranskinaren arabera.

Aipatutako ehuneko hori lortuko ez balitz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aipatutako ehuneko horren eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Baldin eta lokal gehigarrietan ekintzarik egin ez bada, dirulaguntza osorik bueltatu beharko da.

5.– Behin artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetako minorizazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:

AZ= N x (1-M1) x (1-M2) x (1-M3)

Hau da:

AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.

N: diruz lagun daitezkeen orduen eta langileen gastu zuzenen % 140aren arteko minimoa.

M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

M3: artikulu honetako 4. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

8. artikulua.– Laguntzen eskabideak eta dokumentazioa.

1.– II. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus, eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian:

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapideak egiteko jarraibideak dituena eta datuak aldatzeko edo alta emateko formulariora sartzeko balio duena, helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/1086504

Eskabidea bitarteko elektronikotik aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ahalordeen erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Orientazioko zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu edo azpi-eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu edo azpi-eremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, I. eranskinean eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.

2.– Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.1.– 6.2 artikuluan aipatzen den esperientzia egiaztatzeko, dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren, dagokion tokiko edo erkidegoko administrazioaren edo horien menpe dauden sektore publikoko erakundeen ziurtagiria aurkeztu beharko da, hots, jarduera finantzatu duten horiena. Ziurtagiri horretan, egindako ekintzak edo programa, hasiera- eta amaiera-datak eta kolektibo onuradunak adierazi beharko dira, esplizituki eta xehetasunez.

Enplegu-erregulazioko espedienteen bidez enpresa berregituratzeko prozeduren barruko birkokatze-prozesuen kasuan, enplegu-erregulazioko espedienteei lotutako kanpoko birkokatze-plan bat emateko kontratua. Kontratu horretan, enplegurako orientazioko ekintzak egin diren aldi zehatza egiaztatu behar da (hasiera-data eta amaiera-data), eta, gainera, ekintza horietan enplegurako orientazioko eta/edo autoenplegurako jarduerak eta/edo laneratzen laguntzeko prozesuak sartzen direla ziurtatuko da. Agiri horretan jasota ez badago, enpresa kontratatzaileak emandako agiri osagarriak aurkeztu beharko ditu, horiek egiaztatzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek bakarrik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaez eman beharko da horren berri eskabidean, baloratu ahal izateko.

2.2.– Deialdiaren 6.3 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako dirulaguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:

a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen azalpen-txosten eguneratua. Derrigorrean atxiki behar dira 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 apartatuetan jasotako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.

b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du, eskaera egiteko unean, lokalaren egoera eguneratuarekin, 6.3.2 artikuluko a), b) eta c) apartatuetan deskribatutako terminoetan:

– Lokalerako irisgarritasuna lokalaren kanpoaldetik.

– Barneko ibilbideen irisgarritasuna zerbitzuak eskaintzeko guneetara arte.

– Komunak, egokitu daitezkeenak eta zerbitzuko hartzaileek erabiltzeko egokituak.

6.3.3 artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango aurreko a) eta b) apartatuetan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 6.3.3 artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

c) Lokalerako banda zabaleko internet-zerbitzua izateko konpromisoaren erantzukizunpeko adierazpena, jarduerari hasiera ematean.

2.3.– Berdintasun-plana indarrean dagoela egiaztatzeko, plan hori lan-agintaritzan erregistratu izanaren egiaztagiria.

2.4.– Kalitatea kudeatzeko sistema duela egiaztatzeko, Egiaztapen Erakunde Nazionalak (ENAC) kudeaketa-sistemak ziurtatzeko erakunde gisa egiaztatutako erakunde batek emandako ziurtagiria.

3.– Balorazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan, edo, hala badagokio, zuzenketak egiteko errekerimenduari erantzuteko dokumentazioa.

4.– Eskabideak 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbidek bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak. Eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar egun balioduneko epea izango dute, webgunean eskabide horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta, halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariazko ebazpena eman beharko du, eta haren berri eman.

9. artikulua.– Eskabideak ebaluatzeko eta dirulaguntza esleitzeko irizpideak.

Horrela jokatuko da II. kapitulu honetan araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientazioko ekintzei eta zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko:

1.– Lurraldeko jardun-eremuan edo azpi-eremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako dirulaguntza emango zaio erakunde bakoitzari.

2.– Lurraldeko jardun-eremuan edo azpi-eremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2021eko martxoaren 31ren aldian zehar froga dezaketen ibilbide-hilabete bakoitzeko, aldi berekoak gainjarri gabe, orientazio profesionaleko ekintzak egiten (gehienez 12 puntu emango dira), betiere pertsona langabeei enplegurako orientazioko ekintza zuzenak eman bazaizkie, jarduera hauetakoren bat eginez:

– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.

– Laneratzean laguntzeko prozesuak.

Jarduera horiek deialdi honetako 6.2 artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek bakarrik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaez eman beharko da horren berri eskabidean, baloratu ahal izateko.

b) I. eranskinak adierazitako moduan, jardun-eremuaren edo azpi-eremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriarengatik. Erakunde batek lokal bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

c) Diruz lagun daitezkeen jarduketak gauzatuko diren jardun-eremu edo azpi-eremu berean lokal puntuagarri desberdin bat baino gehiago izateagatik (I. eranskinaren arabera) 4 puntu emango dira, betiere 6. artikuluko 3.1 eta 3.2 apartatuetako baldintzak betetzen badira, edo, hala badagokio, 3.3 apartatuan zehaztutako baldintzak betetzen badira.

– erakunde horrek jardun-eremu edo azpi-eremu horretan egin dituen eta diruz lagun daitezkeen orduen guztirakoaren % 25 gutxienez, bi lokal puntuagarri dituenean, I. eranskinaren arabera.

– erakunde horrek jardun-eremu edo azpi-eremu horretan egin dituen eta diruz lagun daitezkeen orduen guztirakoaren % 15 gutxienez, bi lokal puntuagarri baino gehiago dituenean, I. eranskinaren arabera.

d) Puntu 1 emango da baldin eta itxaroteko esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena eta WIFI konexioa duena. Erakunde batek lokal bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) apartatuan puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

e) Berdintasun-planak indarrean egoteagatik 2 puntu emango dira, eskaera egin baino lehen Lan Agintaritzan behar bezala erregistratuta badaude.

f) 2 puntu emango dira kalitatea kudeatzeko sistema duela egiaztatzeagatik. Horretarako, Egiaztapen Erakunde Nazionalak (ENAC) kudeaketa-sistemak ziurtatzeko erakunde gisa egiaztatutako erakunde batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Balorazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan, edo, hala badagokio, zuzenketak egiteko errekerimenduari erantzuteko dokumentazioa.

3.– Eskabideak aurreko paragrafoko irizpideen arabera baloratu ondoren, dirulaguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:

a) Erakunde eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo azpi-eremu berean parte hartzen duten erakunde guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

b) Jardun-eremu edo azpi-eremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Erakunde eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio, handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera.

c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren edo azpi-eremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:

– Lehenik, b) apartatuaren arabera eremu edo azpi-eremu berean blokeren bat esleitu zaien erakundeen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

– Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien erakundeen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:

– Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien erakundeek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.a) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.f) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Puntu-berdinketak bere horretan badirau, lehentasuna izango dute, honako ordena honetan, udalaz gaindiko administrazio publikoek, tokiko administrazioek, araututako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, enplegu-agentziek eta gainerako erakundeek.

– Puntu-berdinketak bere horretan badirau aurreko arau guztiak aplikatu ondoren, eskabidearen sarrera-erregistroa (data eta ordua) lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.

e) Baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko apartatuetan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpi-eremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten erakundeen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko apartatuan aurreikusitakoa gertatzen den kasurako.

III. KAPITULUA
DESABANTAILA-EGOERAN DAUDEN KOLEKTIBOETAKO PERTSONENTZAKO ORIENTAZIO PROFESIONALEKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK

10. artikulua.– Kapitulu honen xedea.

Kapitulu honen xede dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eman ditzakeen dirulaguntzak emateko oinarri espezifiko arautzaileak, desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko 2021-2023 aldiko ekitaldietan.

11. artikulua.– Desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzendutako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko diruz lagun daitezkeen jarduketak.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako banakako nahiz taldeko orientazioko ekintza eta zerbitzuek (aurrez aurrekoak direnek eta ez direnek) jaso ditzakete kapitulu honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko, III, IV, V eta VI. eranskinetan aurreikusitakoaren arabera, horietan zehazten baitira lurralde-eremuak eta orientazio-orduen kopurua.

Aurrez aurrekoak ez diren zerbitzuak egin izanaren ebidentzia justifikatzeko, pertsonak erakundean duen sinadura biometrikoaren bidez baliozkotuta egon beharko dute, edo, bestela, urrunetik baliozkotuta, Mi Lanbideneten dagoen espazioan, Lanbideren webgunean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko gehieneko epean.

Aurrez aurreko zerbitzuak egin izanaren ebidentzia justifikatzeko, zerbitzu horiek baliozkotuta egon beharko dute, gehienez ere bost egun balioduneko epean, zerbitzua eman eta hurrengo egunetik aurrera, pertsonak erakundean bertan duen sinadura biometrikoaren bidez, kausa justifikaturik ez badago behintzat.

Pertsona bakoitzeko aurrez aurrekoa ez diren orduen % 30 baimenduko da gehienez jasotako orientazio-zerbitzu guztietatik, itzuli nahi duten eskatzaile emigranteen kasuan izan ezik, horietan aurrezko aurrekoak ez diren zerbitzu-orduen % 100era arte baimenduko baita.

2.– Kapitulu honen babesean diruz lagun daitezkeen orientazioko ekintza eta zerbitzuek barne hartuko dituzte 4.2 artikuluan deskribatutako ekintzak.

3.– Diruz lagundu beharreko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko epea bi urtekoa izango da, dirulaguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondotik, ebazpen horretan adierazten den egunetik aurrera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren sisteman sartzeko gakoak lortzeko eskabidea eraginkorra izango da onartutako lokal guztietan, hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 18.3.4 artikuluan aurreikusitako moduan argitaratuz.

Erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta adierazitako betekizunak egiaztatzeko eskaera gauzatzen dirulaguntza eskatu den lokal guztietan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradun-izaera galduko du eskatutako eremu guztietan, salbu eta epe hori amaitu aurretik berariaz uko egiten badio eremu bati edo gehiagori.

Era berean, hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztizkoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpi-eremu bakoitzean. Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan eremu eta azpi-eremu bakoitzeko erakunde bakoitzari esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko, ezta diruz lagunduko ere.

4.– Enpresa edo erakunde onuradunak zuzenean egin behar ditu III. kapitulu honen babesean diruz laguntzen diren orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak, eta ezin dira horiek hirugarrenen bitartez azpikontratatu.

5.– Erakunde onuradunek, betiere, artatutako pertsonak laneratzeko helburu zehatzak lortzeko gauzatuko dituzte orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, deialdi honen II. eranskinean ezarritako betetze-ehunekoei eta baldintzei jarraikiz.

Lan munduan txertatzea dela ulertuko da lan-kontratu bat sinatzea edo norberaren kontura jarduera bat hastea. Hasiera-data dagokion gizarte-segurantzako erregimeneko alta-eguna dela kontsideratuko da.

6.– Erakunde onuradunek ezin izango dituzte erabiltzaileak lehen aldiz inskribatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan. Ostera, diruz lagundutako ekintza egin ahal izateko, bajako administrazio-egoeran dauden pertsonei alta-egoera eman ahal izango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, horretarako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako jarraibideak betez.

12. artikulua.– – Orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuen hartzaileak.

1.– Honako pertsona hauek izan daitezke III. kapituluan diruz lagunduko orientazio profesionaleko ekintzen eta zerbitzuen hartzaileak:

– Lanbiden enplegu-eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda dauden lanik gabeko edo okupatutako pertsonak.

– Estatuko merkaturako irisgarritasunik ez duten baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratuta daudenak.

Horiek guztiek jarraian datozen baldintzetako bat bete beharko dute, gutxienez:

a) Egoera penalean dagoen eta orientazio-zerbitzua jasotzera erakunde laguntzaile batera joateko aukera duen presoa izatea, edo zerbitzua hasi aurreko 18 hilabeteetan preso egon izana.

b) Ijitoen komunitateko kide izatea.

c) Gutxienez % 33ko desgaitasun-maila aitortua izatea.

d) Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak izatea. Hau da:

– Gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, baldin eta azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 5. artikuluko b) apartatutik h) apartatura bitartean adierazitako kolektiboren bateko kide badira (182/2008 Dekretua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu eta horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen duena).

– Lanbideren iritziz zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak, honako arrazoi hauetako bat tarteko: egoera soziolaborala, eta/edo langabezian emandako denbora, eta/edo Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradun izatea eta/edo enplegagarritasun urrikoa izatea.

– Lanbideren zerbitzuen eskatzaileak, laneko merkatu nazionalean sartzeko aukerarik ez dutenak eta laneratzeko eta lanaren aurreko laguntza jasotzeko egokiak izan daitezkeenak.

– Bestelako pertsonak, baldin eta gizarte-bazterketako egoeran edo gizartean baztertuta gertatzeko arriskuan daudela behar bezala egiaztatuta badago.

2.– Ibilbide pertsonalizatu bat egin nahi duten pertsonek ibilbide horretan modu aktiboan parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute. Horretarako, enplegurako akordio pertsonala izenpetu beharko dute.

3.– Erakunde onuradunek erabateko arreta-lehentasuna emango diete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren tokiko enplegu-bulegoek edo zerbitzu zentralek bideratzen dizkieten pertsonei.

13. artikulua.– Dirulaguntzen onuradun diren erakunde laguntzaileak.

1.– Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuek egin eta eman ditzakete deialdi honen xede diren enplegurako III. kapitulu honen xede diren orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak, eta horiek egin eta emateko arautzen diren dirulaguntzen onuradun izan daitezke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde laguntzaile gisa, betiere 17. artikuluan ezarritako baldintza orokorrez gain, haien sozietate- edo fundazio-xedeen artean jarduera hauetako bat egitea sartzen bada:

a) Presoak edo preso ohiak –12.1.a) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

b) Ijitoak –12.1.b) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

c) Desgaitasuna duten pertsonak –12.1.c) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

d) Gizarte-bazterketako egoeran edo egoera horretan izateko arriskuan edo gizarte- edo lan-arloko desabantaila-egoeran dauden pertsonak –12.1.d) artikuluan deskribatuak– laneratzea, baldin eta orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren bitartekoak eta giza baliabideak eta baliabide materialak baditu, artikulu honetako 3. eta 4. paragrafoetan ezarritakoaren arabera.

2.– Halaber, orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatu eta III. kapitulu honek arautzen dituen dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute artikulu honetako 1. apartatuan adierazten diren enpresen edo erakundeen elkarteek eta taldeek, nortasun juridiko propiorik duten ala ez kontuan hartu gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan xedatutakoa aplikagarri bazaie, eta, zehazki, honako hauek:

a) Elkarte eta talde horietako kideek beren gain hartzen badute horien izenean egingo dituztela diruz laguntzekoak izango diren jarduerak, eskabidean adierazi beharko dute hori egiteko asmoa dutela eta onuradun-izaera izango dute.

b) Elkarte edo taldeei elkartutako kideek, beren gain hartzen badute jarduera guztiak elkarte edo talde horien izenean egiteko konpromisoa, artikulu honetako 4. paragrafoan ezarritakoari jarraituz behar adinako esperientzia eta bitarteko materialak nahiz giza baliabideak izan behar dituzte orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak emateko. Horretaz gainera, deialdi honek onuradun-izaera edukitzeko agintzen dituen gainerako eskakizunak bete behar dituzte.

Halaber, 12.1.a) artikuluan definitzen den presoen edo preso ohien kolektiboa eta 12.1.b) artikuluan definitzen den ijitoen kolektiboa artatzeko, elkarte eta taldeei elkartutako kide guztiek 13. artikulu honetako 3.1 paragrafoan kolektibo horientzat ezarritako esperientzia espezifikoaren eskakizuna bete beharko dute.

c) Aurreko apartatuetan arautzen dena betetzekoa izango da, eta, horretaz gainera, erakunde-taldeak nortasun juridikorik ez badu, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da taldearentzat. Pertsona horrek eskumen askietsiak izan behar ditu taldeari, onuradun den aldetik, dagozkion betebeharrak betetzeko.

d) Taldeko kideek diruz lagundutako orientazio-jarduerak betetzeko eginkizunarekiko duten konpromisoa adierazi behar da taldea eratzeko formalizatzen den agirian, baita dirulaguntza banatzeko modua ere. Banaketa hori 14. artikuluan arautzen den moduan egin behar da, kideetako bakoitzak diruz lagundutako jarduera egitean betetzen duen proportzioaren arabera. Halaber, agiri horretan, taldeari dagokion dirulaguntza osoaren zenbatekoaren transferentzia ekonomikoa jasoko duen eta taldeko kideen artean banatuko duen entitatea zein den adierazi beharko da. Alde horretatik, dirulaguntzaren xede den taldearen jarduerak egiteko konpromisoa hartzen duen kide bakoitzak gutxienez

e) Taldea ezin izango da desegin harik eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

3.– Zehazki:

3.1.– 12.1.a) artikuluan (presoak eta preso ohiak) eta 12.1.b) artikuluan (ijitoen kolektiboa) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko, erakundeek, edo, hala badagokio, taldeetako kide guztiek, 12 hilabeteko aldez aurreko esperientzia izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, laguntza eskatzen duen kolektiboaren orientazio profesionaleko jardueran, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo tokiko, erkidegoko edo estatuko administrazio publikorekin batera edo horietako erakundeekin lankidetzan. Esperientzia hori egiaztatzeko, zerbitzu edo administrazio horiek horretarako emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta bertan adierazi beharko da erakundeak talde horri berariaz zuzendutako orientazio-ekintzak egiten lagundu diela. Horretarako, ekintza horien hasiera- eta amaiera-datak zehaztuko dira edo, bestela, dirulaguntza jaso dezakeen jarduera horretan aritzeko hautatuak izan direla dioen ebazpen argitaratua aurkeztuko da.

3.2.– 12.1.c) artikuluan aurreikusitako desgaitasunen bat duten pertsonei eta 12.1.d) artikuluan deskribatutakoaren arabera gizartean baztertuta dauden edo gizartean eta langabezian desabantaila-egoeran dauden edo horretarako arriskua duten pertsonei arreta emateko, erakundek 2014ko urtarrilaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean eskuratutako 24 hilabeteko gutxieneko esperientzia egiaztatua izan beharko dute, aldi berekoak gainjarri gabe, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko. Horretarako, langabeentzako orientazio profesionaleko ekintzak egin behar izango dituzte zuzenean, Enplegu Zerbitzu Publikoekin edo estatuko, erkidegoko edo tokiko administrazio publikoren batekin nahiz horietako erakundeekin lankidetzan.

Esperientzia hori egiaztatzeko, zerbitzu edo administrazio horiek horretarako emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta bertan adierazi beharko da erakundeak orientazio-ekintzak egiten lagundu diela. Horretarako, ekintza horien hasiera- eta amaiera-datak zehaztuko dira edo, bestela, dirulaguntza jaso dezakeen jarduera horretan aritzeko hautatuak izan direla dioen ebazpen argitaratua aurkeztuko da.

4.– Baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzeko baldintza betetzat emango da honako eskakizun hauek egiaztatuz gero:

4.1.– Eskabidea aurkezten den unean, lokalen eta ekipamenduen egitura egokia izatea, banaka edo taldean egin eta emateko orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak, eskatu den dirulaguntzari dagokion eremu guztietan. Baldintza hau betetzeko, kolektibo eta eremu bakoitzerako III., IV., V. eta VI. eranskinetan adierazten diren lantokien kopurua izan behar du han adierazten diren lokal konkretuetan.

Erakundeek lantoki bakoitzeko baliabide hauek izan behar dituzte gutxienez:

– Bulego bat, gainerako ataletatik bereizia, banakako arreta eskaintzeko, erakundeak bakarrik erabiliko duena horretarako eta ez beste ezein jardueratarako. Bulegoak sei metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.

– Talde-arretarako gela bat, gainerako ataletatik bereizia, orientazioko beste erakunderen batekin partekatzen ez dena eta lanerako mahaiak, beharrezko apalategiak eta altzari lagungarriak dituena. Gelak 18 metro koadroko azalera izan beharko du gutxienez.

4.2.– Eskabidea aurkezteko unean, lokala egokituta egon beharko da, irisgarritasuna sustatzeko arloko arauei jarraituz: 20/1997 Legea eta bere garapen-arau teknikoak, honako alderdi hauek jasotzen baitituzte:

a) Lokalerako irisgarritasuna lokalaren kanpoaldetik.

b) Barneko ibilbideen irisgarritasuna zerbitzuak eskaintzeko guneetara arte.

c) Komunak, egokitu daitezkeenak eta zerbitzuko hartzaileek erabiltzeko egokituak.

4.3.– Aurreko 4.1 eta 4.2 apartatuetan aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela ulertuko da Lanbidek baliozkotzat jo zituen eta baliozkotu zirenetik aldaketarik izan ez duten lokalen kasuan, 2017ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko zerbitzuak eta desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzendutako enplegurako orientazioko zerbitzuak gauzatzeko deialdiaren babesean (dirulaguntza horiek 2017ko uztailaren 31ko EHAAn argitaratu ziren, 2017ko uztailaren 27ko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez) eta 2019-2021eko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko deialdiaren –zehazki, II. eta III. kapituluen–– babesean (2018ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bidez) laguntzak eskatzen dituzten erakundeek enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gara ditzaten.

4.4.– Eskabidea aurkeztean 4.1 eta 4.2 apartatuetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lokalak izango dira dirulaguntzak ematerakoan kontuan hartuko direnak eta/edo 4.3 apartatuak aipatzen dituenak. Lokalez aldatzeko eskaera prozedura behin betiko ebatzi ondoren eta deialdi honetako 21. artikuluan adierazitako moduan baino ezingo da aurkeztu.

4.5.– Jarduerei ekitean, honako hauek izan beharko dituzte:

a) Interneterako banda zabaleko sarbide eraginkorra, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektatzeko.

b) Tableta grafikoko periferiko bat, sinadura digitala jasotzeko euskarri modura. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko informazio-sistemara konektaturik egon behar du, eta, horrez gain, STU-430 modeloari edo baliokideari dagokion WACOM gailuarekin bateragarria izan beharko du, eta haren zehaztapen teknikoak bete behar ditu.

4.6.– Jarduerari ekitean, esleitzen zaizkion lokal guztietan arreta emateko giza baliabide propioak izatea: teknikari gisa kontratatuta egon beharko dira, unibertsitateko ikasketak bukatuta izan beharko dituzte, urte batetik gorako esperientzia izan beharko dute, orientazio profesionaleko eginkizunetako «curriculum» egiaztatua izan beharko dute, eta are ofimatika, internet eta lan-merkatuaren inguruko ezagutzak ere.

Era berean, erakundeak zerbitzua EAEko bi hizkuntza ofizialetan ematen dela bermatu beharko du.

Desgaitasunen bat duten pertsonei arreta emateko dirulaguntza eskatzen duten erakundeek, berriz, orientazio-materialak desgaitasun-mota guztietara egokitzen adituak diren giza baliabideak izan beharko dituzte, eta, zehazki entzumen-urritasuna duten pertsonei arreta emateko, keinu-hizkuntza dakiten orientazioko profesionalak izango dituzte.

4.7.– Erakunde-elkarteen eta -taldeen kasuan, kide guztiek bete behar dituzte 4. apartatu honetako aurreko paragrafoetan arautzen diren baldintzak, haiei dagokien lokalerako.

14. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– III. kapitulu honetan jasotako orientazio profesionaleko ekintza eta zerbitzuak gauzatzeko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik kapitulu honen bidez diruz laguntzen diren erakunde guztietarako jarraian ezartzen diren mugak:

(Ikus .PDF)

* Diruz lagun daitezkeen orduen (pertsonako eta urteko) gehieneko denborak barne hartzen ditu III. kapitulu honek arautzen duenaren arabera diruz laguntzen den jarduera egiteko edozein erakunderengandik jaso ditzakeen orduak. Edozein kasutan, 30 da pertsona eta urteko diruz lagun daitezkeen ordu-kopuru maximoa, II. eta III. kapituluetan ezarritakoari jarraikiz.

Taldeko ekintzak (34 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.

Edozein kasutan, langileen gastu zuzenen % 140koa izango da dirulaguntzaren gehieneko kopurua.

Hauek hartuko dira zuzeneko langile-kostutzat: diruz lagundutako orientazioko ekintzetan diharduten pertsonen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzako kostuak, honako muga honekin: lanaldi osorako kontratatutako pertsona bat, egindako 1.500 orduko.

2.– Dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa lan-munduan txertatzeari dagozkion ehunekoen betetze-mailaren araberakoa izango da (Gizarte Segurantzan alta ematea). Deialdiaren II. eranskinean daude ezarrita:

a) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiaren VII. eranskinean adierazitakoaren berdina edo handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gastuen arabera justifikatutako zenbatekorik baxuenaren parekoa izango da (langileen gastu zuzenen % 140) eta % 100ekoa izango da, ekintzetan eta zerbitzuetan emandako orduei dagokien neurrian, hau da, 34 euro orduko.

b) Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko VII. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren VII. eranskinean adierazitako laneratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Murrizte-ehuneko zehatza lortzeko, 0,10ez biderkatu behar da desbideratze horri dagokion ehunekoa, formula honen arabera:

(Ikus .PDF)

Dirulaguntzaren murrizketaren % = desbideratzearen % X 0,10

3.– Diruz lagun daitekeen aldiaren hasieratik hamabi hilabeteko aldi bakoitzean, erakundeek diruz lagundutako jardueraren guztirakoaren gutxienez % 35 izan beharko dute gauzatuta eremu edo/eta azpi-eremu bakoitzean.

Hamabi hilabeteko bi aldietako batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 5 murriztuko da. Bi aldietako batean ehuneko hori lortzen ez bada, jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa % 15 murriztuko da, nahitaezko arrazoiak daudenean izan ezik.

Era berean, jardueraren lehen hamabi hilabeteetan eremu eta azpi-eremu bakoitzeko erakunde bakoitzari esleitutako ordu guztien % 55 gainditzen duten zerbitzuak ez dira zenbatuko, ezta diruz lagunduko ere.

4.– Era berean, eta soilik 13.1.c) eta 13.1.d) artikuluetan aurreikusitako kolektiboen arretarako erakundeentzat, zenbateko hori jaso ahal izateko, lokal guztietan egin beharko da gutxienez erakunde bakoitzak eremu bakoitzeko egin behar dituen eta diruz lagun daitezkeen orduen ehuneko jakin bat, zehazki, 16.2.2.c) artikuluan ezarritakoa gutxienez, baldin eta ez badute puntuaziorik jaso artikulu horrek jasotako baldintzetan, eremu berean lokal puntuagarri bat baino gehiago edukitzeagatik. V. eta VI. eranskinen arabera.

Aipatutako ehuneko hori lortuko ez balitz, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da aipatutako ehuneko horren eta gauzatutako ehunekoaren arteko ezberdintasunaren baliokide izango den ehunekoan, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Baldin eta lokal gehigarrietan ekintzarik egin ez bada, dirulaguntza osorik bueltatu beharko da.

5.– Behin artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetako minorizazioak aplikatuta jasoko den zenbatekoa honako formula hau aplikatuz lortuko da:

AZ= N x (1-M1) x (1-M2) x (1-M3)

Hau da:

AZ: Jaso beharreko azken zenbatekoa.

N: diruz lagun daitezkeen orduen eta langileen gastu zuzenen % 140aren arteko minimoa.

M1: artikulu honetako 2. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

M2: artikulu honetako 3. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

M3: artikulu honetako 4. apartatuan deskribatutako minorizazioa.

15. artikulua.– – Laguntzen eskabideak eta dokumentazioa.

1.– III. kapitulu honetan aipatzen diren dirulaguntza-eskabideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://euskadi.eus, eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian:

Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapideak egiteko jarraibideak dituena eta datuak aldatzeko edo alta emateko formulariora sartzeko balio duena, helbide honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/servicios/1086505

Eskabidea bitarteko elektronikotik aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Era berean, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Ahalordeen erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak honako helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

Erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko du zein eremutarako eskatzen duen laguntza, orientazio-zerbitzuak emanez, eta zer kolektibori eman behar dion arreta, kontuan hartuta III. eta IV. eranskinetan jardun-eremu bakoitzerako jasotzen diren ordu guztiei buruzkoa izan behar duela eskabideak, baldin eta erakunde horiek laguntzak eskatzen badituzte 12.1.a) artikuluan (presoak eta preso ohiak) eta 12.1.b) artikuluan (ijitoen kolektiboa) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko.

12.1.c) artikuluan (desgaitasuna duten pertsonak) eta 12.1.d) artikuluan (gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak) aurreikusitako kolektiboei arreta emateko laguntzak eskatzen dituzten erakundeen kasuan, eskabideak V. eta VI. eranskinetan jardun-eremu bakoitzerako jasotzen diren orientazioko ordu-blokeak aipatu behar ditu.

Era berean, azken erakunde horien kasuan, orientazioko zerbitzuak lankidetzan eman nahi dituen erakunde bakoitzak eskabidean adierazi beharko ditu lurraldeko jardun-eremuak, eta zenbat 1250 orduko bloke egingo dituen eremu bakoitzean (hemendik aurrera «ordu-blokeak»), kontuan izanik ezen, gutxienez, eremu bakoitzeko 1250 orduko ordu-blokeko minimoa adierazi behar dela; gehiengoa, berriz, V. eta VI. eranskinetan eremuka eskainitako bloke-kopurua izango da.

2.– Eskabide horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.1.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den eguna baino lehenago erakundeak 13. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako sozietate- edo fundazio-xedea duela adierazten duen eraketako edo sorrerako eskrituren zatiaren kopia.

Erakunde-elkarte eta -taldeen kasuan, haiek osatzen dituzten kide guztiek aurkeztu behar dute dokumentazio hori, elkartearen edo taldearen eratze-agiriaz gain, 13.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.2.– Elkarte eskatzaileak nortasun juridikorik ez badu: elkartearen eratze-agiria, 13.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.3.– 12.1.a) eta 12.1.b) artikuluetan deskribatutako kolektiboei arreta emateko 13.3 artikuluan aipatzen den nahitaezko esperientzia espezifikoari buruzko ziurtagiria edo jarduera gauzatzeko dirulaguntzaren esleipen-ebazpenaren argitalpen ofiziala.

2.4.– 13. eta 16. artikuluetan aipatzen den esperientzia egiaztatzeko, dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoaren, dagokion tokiko edo erkidegoko administrazioaren edo horien menpe dauden sektore publikoko erakundeen ziurtagiria aurkeztu beharko da, hots, jarduera finantzatu duten horiena. Ziurtagiri horretan, egindako ekintzak edo programa, hasiera- eta amaiera-datak eta kolektibo onuradunak adierazi beharko dira, esplizituki eta xehetasunez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek bakarrik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaez eman beharko da horren berri eskabidean, baloratu ahal izateko.

2.5.– Deialdiaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dokumentazioa, eskatutako dirulaguntzari dagokionez, eta gutxienez honako hauek bilduta:

a) Erakunde eskatzailearen lokal bakoitzaren ezaugarriak jasotzen dituen azalpen-txosten eguneratua. Derrigorrean atxiki behar dira 13. artikuluko 4.1 eta 4.2 apartatuetan jasotako instalazioetako espazio eta dimentsioak zehazten dituzten argazkiak eta planoak, baita instalazio horietarako barneko nahiz kanpoko bideen argazki eta planoak ere.

b) Txosten bat, teknikari eskudunak emana eta dagokion elkargo profesionalak ontzat hartua, lokal horiek egokiak direla eta irisgarritasuna sustatzeko arloan indarrean dauden arauak betetzen direla adierazten duena: 20/1997 Legea eta garapen-arau teknikoak. Txostenak bat egin behar du lokalaren egoera eguneratuarekin, eskaera egiteko unean, 13.4.2 artikuluko a), b) eta c) apartatuetan deskribatutako baldintzetan:

– Lokalerako irisgarritasuna lokalaren kanpoaldetik.

– Barneko ibilbideen irisgarritasuna zerbitzuak eskaintzeko guneetara arte.

– Komunak, egokitu daitezkeenak eta zerbitzuko hartzaileek erabiltzeko egokituak.

13.4.3 artikuluan aurreikusitako kasuan ez da beharrezkoa izango 2.5 apartatuan aipatutako dokumentazioa aurkeztea. Kasu horretan, lokalak aldaketarik izan ez duela eta 13.4.3 artikuluak aipatzen dituen deialdietan eskatu zitzaizkien baldintzak oraindik ere betetzen dituztela bermatzen duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

2.6.– Deialdi honen 16.2.2.d) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak enplegu-zentro berezien titularrak direla edo haietan gehiengo partaidetza dutela egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.7.– Deialdi honen 16.2.2.e) artikuluak arautzen duena aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak laneratzeko enpresak edo laneratzeko enpresen sustatzaileak direla egiaztatzeko, izaera hori adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

2.8.– Berdintasun-plana indarrean dagoela egiaztatzeko, plan hori lan-agintaritzan erregistratu izanaren egiaztagiria.

2.9.– Kalitatea kudeatzeko sistema duela egiaztatzeko, Egiaztapen Erakunde Nazionalak (ENAC) kudeaketa-sistemak ziurtatzeko erakunde gisa egiaztatutako erakunde batek emandako ziurtagiria.

3.– Merezimenduen balorazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan, edo, hala badagokio, zuzenketak egiteko errekerimenduari erantzutean aurkeztutako dokumentazioa.

4.– Eskabideak 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere webgunean argitaratuko du zer eskabide ez diren aurkeztu behar bezala beteta, edo zeinek ez dituzten aurkeztu aurreko paragrafoan adierazitako dokumentuak; eragindako erakundeek, akatsak zuzentzeko edo aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezteko, hamar eguneko epea izango dute, webgunean horien berri ematen den egunetik aurrera. Hori egin ezean, eskabideak ezetsitzat emango dira. Halakoetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak esanbidezko ebazpen bat eman beharko du, eta horren jakinarazpena egin.

16. artikulua.– Eskabideak ebaluatzeko eta dirulaguntza esleitzeko irizpideak.

1.– Honela jokatuko da 12.1.a) artikuluan (presoak eta preso ohiak) eta 12.1.b) artikuluan (ijitoen erkidegoa) aurreikusitako kolektiboei zuzendu diren eta araututako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebaluatzeko eta III. kapituluan jasotako orientazioko ekintzei eta zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko:

1.1.– Lurralde historiko eta kolektiboren baterako erakunde eskatzaile bakar bat baldin badago, erakunde horri esleituko zaio dirulaguntza, deialdian jasotako ordu guztietarako.

1.2.– Eskaera bat baino gehiago egiten baldin bada lurralde historiko eta kolektibo bakoitzerako, honela jokatuko da eskaerak ebaluatu eta dirulaguntzak esleitzeko:

a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2021eko martxoaren 31ren arteko aldian zehar froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko, alde berekoak gainjarri gabe, orientazio profesionaleko ekintzak egiten (gehienez 12 puntu emango dira), betiere 12.1 artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako kolektiboetako pertsonei berariaz zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza zuzenak eman badira, jarduera hauetakoren bat eginez:

– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.

– Laneratzean laguntzeko prozesuak.

Jarduera horiek programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:

– Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko martxoaren 9ko Agindua, profesionaltasuna, lanbide-informazioa, lanbide-orientazioa eta enplegu-bilaketa aktiboa egiaztatzeko ekintzak egiteko Enpleguko Institutu Nazionalak eman beharreko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

– Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 1998ko urtarrilaren 20ko Agindua, enplegurako orientazio profesionaleko eta autoenplegurako laguntzako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

– TAS/2643/2003 Agindua, irailaren 18koa, enplegu-arloko programa esperimentalak praktikan jartzeko dirulaguntzak emateko oinarriak arautzen dituena.

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2013ko urtarrilaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez onartua (2013ko martxoaren 27an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2013ko martxoaren 20ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2014ko urriaren 24an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 23ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2014ko urriaren 8ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 23an argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2015eko urriaren 23ko argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 22ko ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko erabakiaren bitartez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren bitartez).

– Dirulaguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzako enplegurako orientazioko ekintzak eta zerbitzuak gauzatzekoa, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an hartutako erabakiaren bidez onartua (2017ko uztailaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenaren bidez).

– 2019-2021eko laguntzen deialdiaren II. eta III. kapituluak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan orientazio profesionaleko ekintzak eta zerbitzuak garatzekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 26an hartutako erabakiaren bitartez onartua (2018ko abenduaren 31n argitaratua EHAAn, zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 26ko ebazpenaren bitartez).

– Enplegurako orientaziorako edo/eta laneratzean laguntzeko beste programa batzuk, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatuak eta finantzatuak.

– Enplegurako orientazio-jarduerak, baldin eta jarduera horiek urriaren 23ko 3/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enpleguaren Legeko testu bategina onartzen duenaren) 10.4.a) artikuluko 1. ardatzean adierazitako moduan egin badituzte, enplegu-zerbitzu publikoek kudeatuta. Deialdi honen 15.2.4 artikuluak arautzen duen moduan egiaztatu behar dute eskakizun hori betetzen dutela.

– Orientazio profesionaleko jarduera, tokiko administrazioek edo haien mendeko sektore publikoko erakundeek garatua, beren baliabideekin.

– Laneko orientazio profesionaleko programa espezifikoak, tokiko administrazioek eta administrazio autonomikoek edo horien mendeko sektore publikoko erakundeek finantzatuak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek bakarrik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaez eman beharko da horren berri eskabidean, baloratu ahal izateko.

b) 2 puntu emango zaizkio lurralde historiko bakoitzean III. eta IV. eranskinetan jasotakoez gain beste herri batean kokatutako lantoki bakoitzari, betiere 13.4 artikuluko 1. eta 2. apartatuetako baldintzak betetzen badituzte; gehienez 4 puntu emango dira.

c) Berdintasun-planak indarrean egoteagatik 2 puntu emango dira, eskaera egin baino lehen Lan Agintaritzan behar bezala erregistratuta badaude. Taldekatzeen kasuan, irizpide hori erakunde guztiek betetzen dutenean baino ez da aplikatuko puntuazioa.

d) 2 puntu emango dira kalitatea kudeatzeko sistema edukitzeagatik. Horretarako, Egiaztapen Erakunde Nazionalak (ENAC) kudeaketa-sistemak ziurtatzeko erakunde gisa egiaztatu duen erakunde batek igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Taldekatzeen kasuan, irizpide hori erakunde guztiek betetzen dutenean baino ez da aplikatuko puntuazioa.

e) Puntu 1 emango da baldin eta itxaroteko esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena eta WIFI konexioa duena.

1.3.– Lurralde historiko eta kolektibo baterako dirulaguntzen esleipenean berdinketarik ematen baldin bada guztirako puntuazioetan, lehentasun-ordena honetan egingo da esleipena:

a) Lehentasuna izango dute artikulu honetako 1.2.a) apartatuan puntuazio altuena lortu dutenek.

b) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 1.2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

c) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 1.2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

d) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 1.2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

e) Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 1.2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

f) Puntu-berdintasunak bere horretan badirau, eskaerak zer egunetan eta ordutan erregistratu ziren kontuan hartuta, eskabidea lehenago aurkeztu duen erakundeak izango du lehentasuna.

2.– Honela jokatuko da 12.1 artikuluko c) apartatuan (desgaitasunen bat duten pertsonak) eta d) apartatuan (gizarte-bazterketako egoeran, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan edo bestelako desabantaila-egoeretan dauden pertsonak) aurreikusitako kolektiboei zuzendu diren eta araututako baldintzak betetzen dituzten eskaerak ebaluatzeko eta III. kapituluan jasotako orientazioko ekintzei eta zerbitzuei dagozkien dirulaguntzak esleitzeko:

2.1.– Lurraldeko jardun-eremuan edo azpi-eremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako dirulaguntza emango zaio erakunde bakoitzari.

2.2.– Lurraldeko jardun-eremuan edo azpi-eremuan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

a) 0,2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2021eko martxoaren 31ren aldian zehar froga dezaketen ibilbide-hilabete bakoitzeko, orientazio profesionaleko ekintzak egiten (gehienez 12 puntu emango dira), betiere pertsona langabeei enplegurako orientazioko ekintza zuzenak eman bazaizkie, jarduera hauetakoren bat eginez:

– Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.

– Laneratzean laguntzeko prozesuak.

Jarduera horiek deialdi honetako 16.1.1.2.a) artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programek bakarrik ez dute egiaztagiririk aurkeztu beharko, baina nahitaez eman beharko da horren berri eskabidean, baloratu ahal izateko.

b) V. eta VI. eranskinek adierazitako moduan, jardun-eremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriarengatik. Erakunde batek lokal bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

c) Diruz lagun daitezkeen jarduketak gauzatuko diren jardun-eremu berean lokal puntuagarri bat baino gehiago izateagatik (V. eta VI. eranskinak) 4 puntu emango dira, betiere 13. artikuluko 4.1 eta 4.2 apartatuetako baldintzak betetzen badira, edo, hala badagokio, 4.3 apartatuan zehaztutako baldintzak betetzen badira:

– erakunde horrek jardun-eremu horretan egin dituen eta diruz lagun daitezkeen orduen guztirakoaren % 25 gutxienez, bi lokal puntuagarri dituenean, V. eta VI. eranskinen arabera.

– erakunde horrek jardun-eremu horretan egin dituen eta diruz lagun daitezkeen orduen guztirakoaren % 15 gutxienez, bi lokal puntuagarri baino gehiago dituenean, V. eta VI. eranskinen arabera.

d) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie desgaitasunak dituzten pertsonei arreta emateko dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-taldeei, baldin eta enplegu-zentro bereziak baldin badira, enplegu-zentro berezien jabeak baldin badira edo enplegu-zentro berezien sozietate-kapitalaren gehiengoa baldin badute harpidetua, eta, gainera, dirulaguntza zein eremurako eskatzen duten, lantokiak eremu hartantxe baldin badituzte. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskabidean adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, dirulaguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.

e) Ebaluazioan, 5 puntu emango zaizkie gizartean bazterketa-egoeran dauden edo bazterketa-egoeran izateko arriskuan dauden pertsonei (deialdiko 12.1.d) artikuluan adierazten den kolektiboari) arreta emateko dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeei edo erakunde-elkarteei, baldin eta, dirulaguntza zein eremutarako eskatzen duten, lantokiak eremu hartantxe dituzten laneratze-enpresak badira edo laneratze-enpresen sustatzaileak badira. Eskaera erakunde-elkarte edo -talderen batek egiten baldin badu, puntuazio hori emango zaio baldin eta, eskabidean adierazten diren datuen arabera, baldintza hori betetzen badute haren barruko erakundeen erdiek gutxienez. Horretaz gainera, dirulaguntzen xede diren jarduera guztiak edo haien zati bat egiteko konpromisoa hartu behar dute baldintza hori betetzen duten erakunde horiek.

f) Berdintasun-planak indarrean egoteagatik 2 puntu emango dira, eskaera egin baino lehen Lan Agintaritzan behar bezala erregistratuta badaude. Taldekatzeen kasuan, irizpide hori erakunde guztiek betetzen dutenean baino ez da aplikatuko puntuazioa.

g) 2 puntu emango dira kalitatea kudeatzeko sistema edukitzeagatik. Horretarako, Egiaztapen Erakunde Nazionalak (ENAC) kudeaketa-sistemak ziurtatzeko erakunde gisa egiaztatu duen erakunde batek igorritako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Taldekatzeen kasuan, irizpide hori erakunde guztiek betetzen dutenean baino ez da aplikatuko puntuazioa.

h) Puntu 1 emango da baldin eta itxaroteko esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena eta WIFI konexioa duena. Erakunde batek lokal bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) apartatuan puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

Balorazioa egiteko, eskabideak aurkezteko epean aurkeztutako dokumentazioa bakarrik hartuko da kontuan, edo, hala badagokio, zuzenketak egiteko errekerimenduari erantzuteko dokumentazioa.

2,3.– Eskabideak aurreko paragrafoko irizpideen arabera baloratu ondoren, dirulaguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:

a) Erakunde eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo azpi-eremu berean parte hartzen duten erakunde guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

b) Jardun-eremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Erakunde eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio, handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera.

c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:

– Lehenik, b) apartatuaren arabera eremu berean blokeren bat esleitu zaien erakundeen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

– Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien erakundeen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:

– Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien erakundeek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.a) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.b) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.c) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.d) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.e) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.f) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.g) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honetako 2.2.h) apartatuan puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

– Puntu-berdinketak bere horretan badirau aurreko arau guztiak aplikatu ondoren, eskabidearen sarrera-erregistroa (data eta ordua) lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.

e) Baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko apartatuetan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpi-eremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten erakundeen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko apartatuan aurreikusitakoa gertatzen den kasurako.

IV. KAPITULUA
DIRULAGUNTZEN XEDAPEN KOMUNAK

17. artikulua.– Laguntzen onuradun diren erakundeen baldintza komunak.

1.– Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten baldin badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

b) Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

c) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan, eta, zehazki, 2. eta 3. apartatuetan, aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu egiaztatzen 1. apartatuan xedatutako eskakizunen bat, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatu beharko da; adierazpen hori eskabide-orrian jasota dago.

2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, pertsona edo erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, https://euskadi.eus/hirugarrenak webgunearen bidez egin beharko du.

18. artikulua.– Ebazteko eskumena duen organoa, emakida-prozedura, ebazpena, berraztertze-errekurtsoa eta publikotasuna.

1.– Lana Aktibatzeko zuzendaria izango da dirulaguntzen esleipen-prozedura kudeatu eta bideratzeaz arduratuko den organoa, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia horiek ebazteko eskuduna.

2.– Lehiaketa-sistemaren bidez esleituko dira dirulaguntzak; hala, 9. eta 16. artikuluetan aurreikusitako ebaluazio- eta esleipen-irizpideen arabera ebaluatuko dira aurkezten diren eskabideak II.eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzei dagokienez, hurrenez hurren. Horri dagokionez, kide anitzeko organo bat eratuko da, eta honako kide hauek izango ditu:

– Batzordeburua: María Teresa Martínez Granado, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria.

– Idazkaria: Jesus María Ordóñez Orzaiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zerbitzuko arduraduna.

– Batzordekideak: Angel Altuna Urcelay eta Beatriz Santos Sánchez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zerbitzuko teknikariak.

3.– Deialdi honetako II. eta III. kapituluetan araututako dirulaguntzak emateko prozedurak ebazteko, honako hau egingo da:

3.1.– Aurreko 2. apartatuan aurreikusitako kide anitzeko organoak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta, bertan, eman nahi diren dirulaguntzak jasoko ditu. Hala, proposatutako erakunde onuradunak identifikatuko ditu, bai eta artatu beharreko kolektiboa eta esleitutako orientazio-orduak edo -blokeak ere, jardun-eremuaren edo azpi-eremuaren arabera.

Era berean, proposatutako diruz lagun daitekeen zenbatekoa adieraziko da, baita zein eskaera ezeztatzea proposatzen den ere, eta zergatik. Behin-behineko ebazpen-proposamena pertsona interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz: www.lanbide.euskadi.eus

Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die onuradun gisa proposatutako erakundeei eskubiderik emango.

3.2.– Pertsona interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat hartzen dituzten alegazioak aurkezteko. Epe hori behin-behineko ebazpen-proposamena Lanbideren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

3.3.– Epe hori igarota eta, hala badagokio, pertsona interesdunek aurkeztutako alegazioak aztertuta, kide anitzeko organoak behin betiko ebazpen-proposamena egin, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hura baita deialdi hau ebazteko organo eskuduna.

3.4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpena Lanbideko webgunean argitaratuz jakinaraziko da: www.lanbide.euskadi.eus

Dagokion prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean adieraziko da zein diren erakunde onuradunak eta zer kolektibori eman behar zaion arreta, jardun-eremu edo azpi-eremu bakoitzeko orientazio-orduen edo -blokeen kopurua bereizita. Ebazpenean, honako hauek ere jasoko dira: zenbatekoa, ordaintzeko modua eta epea, justifikatzeko modua eta ezeztatutako eskaeren zerrenda, ezeztatzeko arrazoiekin.

Ebazpenean, gainera, beren-beregi adieraziko da EGFek finantzaketan parte hartzen duela, EAEko 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027ko EGF Plus Programa Operatiboaren esparruan.

Edonola ere, erakunde onuradunak ez badu baimen informatikoak eskuratzeko eta adierazitako betekizunak egiaztatzeko eskaera gauzatzen dirulaguntza eskatu den lokal guztietan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, onuradun-izaera galduko du eskatutako eremu guztietan, salbu eta epe hori amaitu aurretik berariaz uko egiten badio eremu bati edo gehiagori.

4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendariaren ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Epe hori igaro ondoren ebazpena espresuki jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo ahal izango da.

5.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak amaitu egiten du administrazio-bidea, eta haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena Lanbideren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

6.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.

7.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta Lanbideren webgunean prozedura bakoitzaren ebazpena argitaratzea galarazi gabe, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zer enpresak jaso duten dirulaguntza deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten. Gainera, ebazpenean beren-beregi adieraziko da EGFek finantzaketan parte hartzen duela, EAEko 2014-2020 EGF Programa Operatiboaren, 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren eta/edo EAEko 2021-2027ko EGF Plus Programa Operatiboaren esparruan.

8.– Bestalde, Europako Gizarte Funtsa arautzen duten erregelamendu erkideetatik eratorritako informazio- eta komunikazio-eskakizunak betetzearren, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioko Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitateak argitaratutako eragiketa-zerrendan sartuko dira dirulaguntzen erakunde onuradunak.

19. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Esleitutako dirulaguntzak hiru epetan ordainduko dira:

– Esleitutako guztikoaren % 20ko aurreordainketa bat, 2021eko ordainketa-kreditutik ordainduko dena, laguntza-mota bakoitzari dagokion behin betiko ebazpena argitaratu eta gero. Hori bai, jarduera hasi dela egiaztatu beharko da aldez aurretik, 4.3, 11.3 eta 18.4 artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, eta Lanbidek kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta ematearen inguruko baldintzak identifikatu eta egiaztatu beharko dituzte.

– Bigarren aurreordainketa bat, 2022ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, dirulaguntzaren esleipen-ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 12 hilabete igaro direnean. Esleitutako zenbatekoaren % 50ekoa izango da.

– Azken ordainketa, 2023ko konpromiso-kreditutik ordainduko dena, eta ordaintzeke egongo den dirulaguntza edo zenbatekoaren balioa izango duena. Horretarako, egindako jarduerak justifikatu eta egiaztatu beharko dira, eta baita, hala balegokio, jarraian datorren dokumentazioa aurkeztu aurretik lortutako laneratze-xedeak ere, diruz lagundutako jarduerak burutu eta bi hilabeteko epean:

– Emandako dirulaguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria xehatua (gehienez 20 orrialde).

– Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaileen nominen eta RED sistematik lortutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (KLA, kotizazioen likidazio-agiria, eta LIZ, langileen izenen zerrenda) kopiak eta ordainsarietan eta dagokien kotizazioetan egindako gastuen bankuko egiaztagiriak.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan egindako ekintzei eta artatutako pertsonei dagokienez dagoen informazio-sistemako informazio mekanizatua egiazkoa delako erantzukizunpeko adierazpena.

– Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen zerrenda zehatza, zenbatekoa eta jatorria adierazita, hala badagokio.

2.– Bi aurreordainketetako baten kopurua 180.303,63 eurotik gorakoa bada, aldez aurretik ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, aurreratutako zenbatekoaren bermea, abala edo fidantza Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzen duena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

Eskaera egiteko unean, erakunde eskatzaileak dagokion bermea eratzeko konpromisoa hartu beharko du, baldin eta bermea jartzea badagokio.

3.– Dirulaguntzaren lehen ordainketa ordaintzeko aurkeztutako abala ezerezte aldera, dirulaguntza aurrez justifikatzeko aukera emango da; horrela, ezereztatze hori egingo da hurrengo paragrafoan aurreikusitako dokumentazioaren bidez egiaztatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzako kostuen % 140 egindako lehen ordainketaren zenbateko berdina edo handiagoa denean. Era berean, justifikazio hori baimenduko da, baldin eta lehen ordainketa aurreraturako abala behar izan ez bada, baina bigarren ordainketa aurreratua ordaintzeko behar bada, eta bi zenbatekoen batura 180.303,63 eurotik gorakoa bada.

Aldez aurretik justifikatuko dira deialdia gauzatzeko epea hasi ondorengo seigarren hilabetearen azken egunera arte gauzatu diren eta diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak, data horren ondorengo bi hilabeteetan diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaileen nominen eta RED sistematik lortutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (KLA, kotizazioen likidazio-agiria, eta LIZ, langileen izenen zerrenda) kopiak eta ordainsarietan eta dagokien kotizazioetan egindako gastuen bankuko egiaztagiriak aurkeztu ondoren. Era berean, aurretiko justifikazioa lehen ordainketari dagokion zenbatekora mugatuko da gehienez.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta dirulaguntzen onuraduna tokiko erakundea edo haren mendeko erakunde edo organismoa bada.

20. artikulua.– Dirulaguntzen onuradun diren erakundeen betebeharrak.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira, deialdi honetako artikuluetan ezarritakoez gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsiak) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

a) Jarduketak egiten dituzten bitartean lortutako informazioa biltzea, kudeatzea eta iraultzea; gauza bera egin beharko dute erabiltzaileen ebaluazioari eta gogobetetzeari buruz bildutako informazioarekin. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarritako protokoloak, jarraibideak, fitxa teknikoak eta sistema informatikoak erabiliko dituzte.

b) Diruz lagundutako jardueren xedea edo nondik norakoa nabarmen aldatzen duen edozein gertaera jakinaraztea, bai eta dirulaguntza emateko orduan kontuan hartutako edozein inguruabar objektiboren nahiz subjektiboren aldaketa ere.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan jardutea diruz lagundutako jarduera egiaztatzeko, ikuskatzeko, jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, ofizioz edo alde batek eskatuta; eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsak kontrolatzen dituzten instantziek egin beharreko egiaztatze- eta kontrol-jardunen eraginpean jartzea.

Xede horretarako, erakunde onuradunak 2028. urtera arte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta kontrol ekonomikoaz eta fiskalizazioaz arduratzen diren organoen –Europako Gizarte Funtsekoak barne– eskura eduki beharko ditu egindako eta diruz lagundutako orientazio-jardunen dokumentuak.

III. kapituluan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunen kasuan, derrigortasun horrek barne hartzen du dagokion desabantaila-egoeran dagoen kolektiboaren parte diren eta artatu dituzten pertsonen kidetzaren egiaztagiriak ere gordetzea.

d) Lanbideri jakinaraztea helburu bererako beste edozein administrazioren edo erakunde publiko edo pribaturen laguntza, diru-sarrera edo baliabideak jaso izana.

e) Laguntza hauetako komunikazio-material eta -ekintza guztietan aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa, EAEko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren esparruan, Gazteen Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan eta EAEko 2021-2027ko EGF Plus Programa Operatiboaren esparruan. Gainera, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du» leloa gehitu beharko da.

Halaber, II. eta III. kapituluetan aurreikusitako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda jasoko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. apartatuak arautzen duen zerrenda publikoan.

f) III. kapituluan araututako desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonei arreta emateko laguntzen erakunde onuradunek diruz lagun daitezkeen kolektiboetako kideak bakarrik artatuko dituzte.

g) Erakunde onuradunaren ordezkari edo ahaldunak izaera pertsonaleko datuei dagokien konpromisoa sinatzea. Konpromiso hori nahitaez onartu beharko dute deialdiaren erakunde onuradun guztiek, gai hori arautzen duen indarreko legerian ezarritako baldintzen arabera.

2.– Bermatu egin beharko da diruz lagun daitezkeen ekintzak gauzatzerakoan egindako gastuak ikustea ahalbidetuko duen auditoretza nahikoa dagoela, horrela diruz lagun daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtsaren hautagarritasun-irizpideak betetzen dituztela bermatzeko.

Horretarako, honako hauetara behartuta egongo dira erakunde onuradunak:

a) Bereizitako kontabilitate bat erabiliz edo kontabilitateko kodeketa egoki eta bereizia erabiliz erregistratzea dirulaguntza honen eraginpeko mugimendu guztiak. Europako Gizarte Funtsak finantzaketan parte hartu duela adierazi beharko da. Horrez gain, bermatu beharko da kontabilitate-egozketa kontabilitate orokorraren arloan eta merkataritzako legeriaren arloan indarrean dauden araudiekin bat datorrela.

b) 2028ra arte gordetzea ekintzaren gauzatzearen, gauzatze horretatik eratorritako gastuen eta dagokien ordainketak modu eraginkorrean egin izanaren egiaztapen dokumentalerako baliagarri izan daitekeen jatorrizko dokumentazio kualitatibo eta kuantitatiboa.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaren jarraipena egiteaz gain, auditorien eta ikuskaritzen urteko plan bat ezarri ahalko du deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan gauzatu diren aztertzeko.

21. artikulua.– Lokala lekualdatzea.

Prozeduren behin betiko ebazpenaren ondoren, diruz lagundutako ekintzak egiteko lokala aldatzeko baimena eskatu ahal izango diote onuradun erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratze Zerbitzuari. Horretarako, egiaztatu beharko dute beste lokal bat dutela, eta lokal horrek eskabidean aurkeztu zutenaren baldintza berak dituela gutxienez, horregatik izendatu zituztelako laguntzaren onuradun.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aldeko jakinarazpena eskatuko da.

22. artikulua.– Dirulaguntza aldatzea.

Dirulaguntza emateko orduan kontuan izandako baldintzetan zerbait aldatzen bada, dirulaguntza ere aldatu ahal izango da; nolanahi ere, dirulaguntzen onuraduna izateko deialdi honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak bete beharko dira. Baldintzen aldaketa horren ondorioz dirulaguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

23. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekin bateragarri izatea.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik emandako beste edozein motatako dirulaguntza edo laguntza lortzearekin. Kontzeptu bera hau da: diruz lagundutako orientazio-ekintza berbera pertsona berarentzat izatea, dirulaguntza edozein deialditakoa dela ere.

24. artikulua.– Aplikagarriak diren arauak ez betetzea.

Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesa –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan dirulaguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatutako kopuru horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

25. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetze kasuetan jasotzen diren laguntzak itzultzeko prozedura honako hau izango da:

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntzak itzultzeko prozedurari ekin, eta Lana Aktibatzeko zuzendariak prozedura hasi izana eta hartarako arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

2.– Alegazioak jasotakoan edo hartarako epea iragan eta jaso ez badira, prozedurari amaiera emango zaio, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

3.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik aurrera gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kopuruak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko epea izango da.

4.– Borondatezko epean dirulaguntza itzultzen ez bada, hura berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

26. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren arduraduna Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da, eta jardueraren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza kontsultatzeko: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml

27. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Dirulaguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Gainera, honako hauetan xedatutakoa aplikatu beharko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duena– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dituenez, bete beharrekoak dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1303/2013 (EB) Erregelamendua, eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an emandako 1304/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Gizarte Funtsari buruzkoa eta Kontseiluaren 1083/2006 (EB) Erregelamendua indargabetzekoa.

I. ERANSKINA
ORIENTAZIOKO ORDU-BLOKEAK ETA LOKAL PUNTUAGARRIAK JARDUERAREN LURRALDE-EREMUAREN ARABERA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LANERATZE-XEDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ORIENTAZIO-ORDUAK LURRALDE HISTORIKOKO JARDUN-EREMU BAKOITZEKO
1. KOLEKTIBOA – PRESOAK ETA PRESO OHIAK (12.1.a artikulua)
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
ORIENTAZIO-ORDUAK LURRALDE HISTORIKOKO JARDUN-EREMU BAKOITZEKO
2. KOLEKTIBOA – IJITOAK (12.1 b artikulua)
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
ORIENTAZIOKO ORDU-BLOKEAK ETA LOKAL PUNTUAGARRIAK JARDUERAREN LURRALDE-EREMUAREN ARABERA
3. KOLEKTIBOA – DESGAITASUNEN BAT DUTEN PERTSONAK (12.1 c artikulua)
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
ORIENTAZIOKO ORDU-BLOKEAK ETA LOKAL PUNTUAGARRIAK JARDUERAREN LURRALDE-EREMUAREN ARABERA
4. KOLEKTIBOA - GIZARTE-BAZTERKETAKO EGOERAN, BAZTERTUTA GERATZEKO ARRISKUAN EDO BESTELAKO ZAURGARRITASUN-EGOERETAN DAUDEN PERTSONAK (12.1. d artikulua)
(Ikus .PDF)
VII. ERANSKINA
LANERATZE-XEDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala