Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3400

148/2021 DEKRETUA, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena.

Martxoaren 23ko 196/2021 Errege Dekretuaren bidez izendatu dute Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salak autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordean izango dituen bost batzordekideak hautatu ditu. Beste horrenbeste egin du Eusko Legebiltzarrak hari dagozkion bost batzordekideekin. Ondorioz, 15/1998, 6/2000, 1/2003, 4/2005 eta 11/2015 Legeek aldatutako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 18. artikuluko 1, 2 eta 4 puntuetan, eta 19.1 artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2021eko ekainaren 8an eginiko bilkuran eztabaidatu ostean, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko presidentea izendatzea.

Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko presidente izendatzea Ignacio José Subijana Zunzunegui jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea.

2. artikulua.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kideak izendatzea.

1.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salak zozketaz hautatu dituen honako magistratu hauek:

Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea.

Juan Alberto Fernández Fernández jauna.

Ana Isabel Rodrigo Landazabal andrea.

Francisco de Borja Iriarte Ángel jauna.

José Luis Asenjo Pinilla jauna.

2.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Eusko Legebiltzarrak hautatu dituen katedratiko, zuzenbideko edo soziologia eta politika-zientzietako irakasle titular edo prestigio aitortuko legelari hauek:

Ainhoa Lasa López andrea.

Manuel Salinero Feijóo jauna.

Iker Urbina Fernández jauna.

Ricardo Sánz Cebrián jauna.

Fidel Ignacio Uriarte Pérez jauna.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko ekainaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala