Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BEASAINGO UDALA
3399

IRAGARKIA, lanpostu-betetze baten deialdiari buruzkoa: Saxofoi espezialitateko Musika irakasle plaza bat lan kontratu finkoko langile gisa hornitzeko lehiaketa oposizio irekia.

2021eko ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (102. zk.) osorik argitaratu dira lanpostu huts hau betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak: Beasaingo Udaleko lanpostu zerrendan hutsik dagoen Saxofoi espezialitateko Musika irakasle plaza bat lan kontratu finkoko langile gisa hornitzeko lehiaketa oposizio irekia.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi dagozkion ondorengo iragarkiak, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean, oinarrietan bertan aurreikusitako moduan argitaratuko dira.

Beasain, 2021eko ekainaren 2a.

Alkatea,

LEIRE ARTOLA UGALDE.


Azterketa dokumentala