Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2021eko ekainaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3396

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 7koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendariaren Idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan, goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 107).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 7a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana