Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2021eko ekainaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3351

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 19koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindua, garatzen duena nola bete behar diren Ertzaintzaren erregistro- eta informazio-betebeharrak bitxien eta metal preziatuak dituzten objektuen merkataritzan eta birziklapenean.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zitzaion agindu-proiektuari, zeinaren bidez garatzen baita nola bete behar diren Ertzaintzaren erregistro- eta informazio-betebeharrak bitxien eta metal preziatuak dituzten objektuen merkataritzan eta birziklapenean.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute.

Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira. Zentzu horretan, egokitzat jo da jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izango dutela bermatzeko.

Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren agindu-proiektua jendaurrean jartzea hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Agindu horren bidez, erabakitzen da nola bete behar diren Ertzaintzaren erregistro- eta informazio-betebeharrak bitxien eta metal preziatuak dituzten objektuen merkataritzan eta birziklapenean.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, Agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 19a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala