Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2021eko ekainaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3332

EDIKTUA, eskuratze-preskripzioari buruz bideratutako 727/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 727/2019 prozedura arrunta.

Gaia: eskuratze-preskripzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Carlos Salgado Nuñez.

Judizio horretan epaia eman da 2021-04-29an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

«Kausa honetan interesa izan dezakeen edozein hirugarren» demandatu auzi-iheslariaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana