Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2021eko ekainaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3275

ERABAKIA, 2021eko maiatzaren 13koa, Osasuneko sailbuaren 2020ko azaroaren 27ko Aginduaren bidez sortutako balorazio-batzordearena, 2020ko deialdietako farmazia-bulegoak esleitzekoa (Beasain, Leioa eta Vitoria-Gasteiz).

Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 10eko eta azaroaren 2ko aginduen bidez egindako deialdietako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko eskabideak aztertu behar dituen balorazio-batzordeak, 2021eko maiatzaren 13ko bileran, hau erabaki du:

Behin betiko zerrendak onartzea. Zerrenda horiek eranskinean daude, eta hor dago jasota zer puntuazio izan duten agindu horien bidez irekitako prozeduretako parte-hartzaileek.

Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/11995 Dekretuaren 4.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 161/2021 Dekretuaren 16. artikuluak xedatutakoaren arabera, behin betiko zerrenda horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Farmazia Zuzendaritzari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Balorazio-batzordeko idazkaria,

MARÍA HERAS BURZACO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala