Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3240

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki batzuk jakinarazteko dena. Erabaki horien bidez, interesdunek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak ebazten dira.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Halaber, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Erabaki horiei, administrazio-bidea agortzen dutenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakieke, dagokien administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Interesdunek eskuragarri dute dagokien erabakiaren testu osoa, Osasun eta Kontsumo Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo beren bizilekuari dagokien lurralde-zuzendaritzan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 17a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala