Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3239

IRAGARKIA, B-68/2020-AD zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Ikatzborda Hostelkuntza, S.L. (B-95872545) entitateari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario bi egiteagatik (Adikzioen eta Droga Mendekotasunen Gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen aurkako arau-hausteak). Jarri zaizkion isunen guztizko zenbatekoa 1.202 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordearen aurrean. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabete bateko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango dute, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie isunaren ordainketa epe honetan egin beharko dutela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuek gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen dutenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 11.

Osasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala