Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3236

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ireki dela alegazioak aurkezteko epea, eranskinean adierazitako pertsona, 2019-2020 ikasturte-hasierako esleipen-prozesuan esleitutako lanpostua jabetzan hartu ez duelako, irakasleak ordezkatzeko hautagaien zerrendatik kanpo geratu aurretik.

Goiburuan aipatutako prozeduran, alegazioen izapidea jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunari edo bere ordezkariei jakinarazten zaie ezen, espedientearen izapidearekin jarraitu ahal izateko, 10 laneguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako dokumentu eta egiaztapenak alegatu eta aurkeztu ahal izateko, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Halaber, jakinarazten da espedientea interesdunaren eskura dagoela aipatutako helbidean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala