Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3234

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak bide publikoan edariak kontsumitzeari buruzko zehapen-prozedurak hasi dituela jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak irekitzeko erabaki horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– 15 egun balioduneko epea duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, espedientea aztertzeko, Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao), bere defentsarako egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili nahi dituen frogak proposatzeko.

2.– Adierazitako epean zehapen-prozedurari hasiera ematen dion erabakiaren edukiari buruzko alegaziorik egiten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena, eta, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egin direla ulertuko da.

3.– Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala