Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3232

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren Agindua, 2021eko apirilaren 12koa, Segurtasuneko sailburuordearen 2020ko abenduaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

Aipatutako aginduaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko aginduaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako aginduaren testu osoa, eta espedientea, helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala