Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3231

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 126/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

126/2021 prozedura laburtua, hamabi izangaik Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren 2.1.d) oinarriaren aurka hasitakoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen (2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, euren legezko interesen alde egiteko bertaratu daitezen, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arkauti, 2021eko maiatzaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala