Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3219

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, «Vitoria-Gasteizko Batan eta Zapardiel Ibaien Uholdeen aurka Babesteko Proiektua» jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko urtarrilaren 7ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Batan eta Zapardiel Ibaien Uholdeen aurka Babesteko Proiektuari, bai eta haren ingurumen-inpaktuaren azterlanari ere, eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 20an. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, alegazioak aurkeztu dira, eta Uraren Euskal Agentziak guztiei erantzun die.

Ondorioz, «Vitoria-Gasteizko Batan eta Zapardiel Ibaien Uholdeen aurka Babesteko Proiektua» zaharberritzeko planoak aldatu dira.

2021eko apirilaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak aldeko irizpena eman zion proiektu horren ingurumen-inpaktuaren adierazpenari.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta informatu egin da, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 13 f) artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, lege horren beraren 15 m) eta Agentziaren Estatutuen 7.2 ñ) artikuluei dagokienez, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea.

Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaztea Vitoria-Gasteizko Batan eta Zapardiel Ibaien Uholdeen aurka Babesteko Proiektuaren jendaurreko informazioaren izapidea.

Bigarrena.– Behin betiko onartzea Batan eta Zapardiel Ibaien Uholdeen aurka Babesteko Proiektua, Vitoria-Gasteizen. Kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua sei milioi berrehun eta laurogeita bi mila laurehun eta hogeita sei euro eta berrogeita hamabost zentimo (6.282.426,55 euro) da, BEZik gabe.

Hirugarrena.– Uraren Euskal Agentziako teknikariek obraren zuinketa egitea. Zuinketa horretan, obraren errealitate geometrikoa egiaztatuko da, bai eta onartutako proiektuan agertzen diren eta egin beharreko kontraturako oinarrizkoak diren kasuen errealitatea ere.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 13a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala