Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3216

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz ikastetxe horren titularra den «Kunsthal Koop. Elk.» erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua, Arte-irakaskuntzak irakasteko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 6ko BOE); otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako irakaskuntza artistikoak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko betekizunak finkatzen dituena (apirilaren 9ko BOE) eta maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako Diseinuko Graduko goi-mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duena (ekainaren 5eko BOE), eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako Diseinuko Ikastetxe Pribatu baimenduaren titulartasuna aldatzeko: egun, titulartasuna «Kunsthal Koop. Elk.» erakundeak dauka, eta, aurrerantzean, «Kunsthal Centro Superior de Diseño, S.L.» erakundeak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Bizkaian dago, Bilbo udalerriko Deustuko Erribera kalean, 17 zenbakian. Kode-zenbakiak: 015894 eta 48019717.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala