Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 2021eko ekainaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3212

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko apirilaren 22koa, argitaratu egiten duena gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntzen deialdia. Lehen Aukera programa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2021erako laguntzen deialdia, Lehen Aukera programa, argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko apirilaren 22ko Ebazpenean (2021eko maiatzaren 10eko EHAA, 90. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 5.artikuluaren 2.a). apartatuan, 2021/2615 (31/6) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

«a) Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan –7.1.a) artikuluan arautua–, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute kontratatutako gazteek, kontratua sinatu bezperatik gutxienez, bat etorriz Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoarekin.»

Hau jarri behar du:

«a) Enpresak zuzenean egindako hautaketa-prozesuan –7.1.a) artikuluan arautua–, Gazte Bermea Sisteman izena emanda egon beharko dute kontratatutako gazteek, kontratua abiatu bezperatik gutxienez, bat etorriz Hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legean xedatutakoarekin.»

– 6. artikuluaren 1. atalean, 2021/2615 (31/6) orrialdean, 12 hilabete edo gehiagoko kontraturako dirulaguntzaren lehenengo zenbatekoa zuzentzen da; hortaz, honako hau jartzen duen lekuan:

(Ikus .PDF)

Hau esan behar du:

(Ikus .PDF)

– Euskarazko bertsioan, 9.2 artikuluan, 2021/2615 (31/9) orrialdean, kontratua amaitzeko kausa bat gehitu da. Beraz, honako hau jartzen duen lekuan:

«Kontratazioa egin ondoren, kausa jakin batzuk direla-eta kontratua amaitzen bada (probaldia ez gainditzeagatik lan-kontratua amaitzea, kontratatutakoak lana borondatez uztea, edo kontratatutako pertsonaren baliaezintasuna edo heriotza) idatziz jakinarazi beharko dio enpresak Lanbideri, kontratua amaitu eta gehienez ere zazpi eguneko epean, Lanbidek azken dirulaguntza egokitu dezan kontratatutakoak benetan lan egindako aldiaren arabera.»

Hau esan behar du:

«Kontratazioa egin ondoren, kausa jakin batzuk direla-eta kontratua amaitzen bada (probaldia ez gainditzeagatik lan-kontratua amaitzea, kontratatutakoak lana borondatez uztea, bidezkoa deklaratutako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren baliaezintasuna edo heriotza) idatziz jakinarazi beharko dio enpresak Lanbideri, kontratua amaitu eta gehienez ere zazpi eguneko epean, Lanbidek azken dirulaguntza egokitu dezan kontratatutakoak benetan lan egindako aldiaren arabera.»

– 12.artikuluaren 3. apartatuan, 2021/2615 (31/11) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

«13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak, bai eta ikastetxe horiek biltzen dituzten elkarteak ere.»

Hau jarri behar du:

«13.5 artikuluan definitutako trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko erakunde laguntzaile izan daitezke unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatu itunduak.»

– 12. artikuluaren 4. apartatuan, 2021/2615 (31/11) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

«Lehen Aukera programari lotutako eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko erakunde kolaboratzailea izateko eskaera deialdi honetako I. eranskin gisa ematen den inprimakiaren bidez bete beharko da. Eranskin hori Interneteko helbide honetan eskura daiteke: http://www.lanbide.euskadi.eus

Hau jarri behar du:

«Lehen Aukera programari lotutako eskaintzak biltzeko eta erregistratzeko eta/edo trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko erakunde kolaboratzailea izateko eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar da (https://www.euskadi.eus), eta hara iristeko esteka bat egongo da Lanbideren web-orrian.

Eskabidearen ondorengo izapideak egiteko (jakinarazpenak barne), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta Izapideak elektronikoki egiteko argibideak helbide honetan aurki daitezke: https://www.lanbide.euskadi.eus/helburua/-/lehen-aukera_eu/.

Era berean, eskabidea ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan eman ahalko du izena, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak»

– 13.artikuluaren 5.b) apartatuan, 2021/2615 (31/12) orrialdean, honako hau jartzen duen lekuan:

«Egiaztatzea kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudela, kontratua sinatu bezperatik, gutxienez.»

Hau jarri behar du:

«Egiaztatzea kontratatutako gazteak Gazte Bermea Sisteman izena emanda daudela, kontratua abiatu bezperatik, gutxienez.»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala