108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3200
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 196/2020 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 196/2020 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-03-08an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Demandatuaren, hau da, Amorebieta-Etxanoko San Migel kaleko 4ko jabekideen erkidegoaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktuaren bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Durango, 2021eko martxoaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.