Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3197

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2021-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko balorazio-batzordearen kideen izendapena.

Aztertu egin da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 12ko Agindua, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2021-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, balorazio-batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea balorazio-batzordearen osaera. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– M.ª Goretti Fariñas Egaña, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako arkitektoa.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Andoni Tirado Oleagagoitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 25a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala