Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3193

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2020ko onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko dira.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2020an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 7a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala