Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2021eko ekainaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3188

287/2021 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez apirilaren 27ko 237/2021 Ebazpenaren (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Mungiako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratzen duena) akatsak zuzentzen diren.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: testuinguruak argi eta garbi ezagutzera ematen ez dituen hutsak edo omisioak eta, horiek zuzentzeak, xedapen, ekintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzeko arriskua izan dezakeenean, maila bereko xedapenaz zuzenduko dira.

Era horretako akatsa atzeman da Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen apirilaren 27ko 237/2021 Ebazpenaren 1.– oinarrian (parte hartzeko baldintzak), c) eta d) ataletan (2021eko maiatzaren 19ko EHAA, 97. zk.).

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1. oinarria – Parte hartzeko baldintzak, c) eta d) atalak zuzentzea, ildo horretan.

Hauxe dioen tokian:

c) Hizkuntza-eskakizuna.– 2. hizkuntza-eskakizuna.

d) Lan-esperientzia: gutxienez, 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.

Honako hau esan behar du:

c) Lau urteko lan-esperientzia izatea, gutxienez, A1/B1 lanbide-taldeetako zereginetan.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Urduliz, 2021eko maiatzaren 24a.

ESIko Uribeko zuzendari-gerentea,

JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala