Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2021eko maiatzaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
3074

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 21ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lan Harremanen Kontseiluko lanpostu huts bat –Lan-Harremanetako Teknikariarena– izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluak eta hurrengoek xedatutakoarekin bat etorriz, eta Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzupeko langileak antolatzeko maiatzaren 8ko 2/1992 Legearen 3. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, Kontseiluko presidenteak zera erabaki du: lanpostu huts bat, eranskinean zehazten dena, izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia egitea, ondoko oinarriekin bat etorriz

OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Administrazio Publikoetako edo Estatuko Administrazio Zibileko karrerako funtzionarioek eskatu ahal izango dute deitutako lanpostua, baldin eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 8/1989 Legearen 48.1 artikuluan deskribatutako egoera administratiboren batean badaude. A taldekoak izan beharko dute, eta lizentziatura titulua edo eskubide gradua izan. Gainera, eranskinean adierazten diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.– Interesdunek Lan Harremanen Kontseiluko Idazkaritza Nagusira igorri beharko dituzte eskabideak (Urkixo zumarkalea 2, 3. solairua, 48008 Bilbao), edo, osterantzean, ebazpen hau posta elektronikoz bideratu, crl-lhk@crlv.net posta-helbidera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost eguneko epearen barruan.

Hirugarrena.– Eskabide-idazkian datu pertsonalak eta interesdunen egungo destinoa jaso beharko dira, eta, horrez gain, curriculum vitaea erantsi beharko da, zeinetan honako hauek jaso beharko baitira:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoetan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta kurtsoak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten zaion beste edozein merezimendu.

Eskatutako baldintzak eta adierazitako merezimenduak ziurtatzeko agiriak aurkezteko tokia.

Laugarrena.– Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen ebazpen baten bidez ebatziko da deialdi hau; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpen hori, hain zuzen ere eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 21a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.

ERANSKINA

– Lanpostuaren izena: lan-harremanetako teknikaria.

– Kodea: 510201.

– Dotazioa: 1.

– Kidegoa: A.

– Destinoko udalerria: Bilbao.

– Destino-osagarria: 27.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.

– Derrigortasun-data: 2018-01-01.

– Beharrezkoa da lan-zuzenbideaz ezagutza zabala izatea; eta bereziki aintzat hartuko dira zuzenbide kolektiboaren gaineko ezagutzak (negoziazio kolektiboa eta gatazken konponketa).


Azterketa dokumentala