Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2021eko maiatzaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2986

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 22koa, Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakia. Diru-baliabide horien bidez finantzatuko dira, 2021eko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak; agindu horren bidez ezarri ziren gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2021. urtean; eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz –maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan onartu ziren estatutu horiek–, Lanbideren zuzendari nagusiari dagokio haiek argitara ematea.

Azaldutakoa dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2021. urtean –ebazpen honen eranskinean dago jasota erabaki hori–.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

Lanbide–Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETAKO SAILBURUAK ETA ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK GAZTEENTZAKO IKAS-EKINEZKO HEZIBI PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ONARTZEKO EMANDAKO 2012KO URRIAREN 3KO AGINDU BATERATUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO, 2021. URTEAN

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuaren helburua da: gazteentzako ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredua garatzea, Lanbide Heziketako ikasleentzat eta gazte langabeentzat, lanbide-konpetentziak hobetu ditzaten, eta profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskura dezaten, alternantziako araubidean, enpresan ordainduta egiten duten lan-jardunarekin txandakatuta; hartara, horrek lagundu egingo du enpresen beharrizanak eta langileek lortzen dituzten konpetentziak egokitzen.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoari dagokio enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eta dirulaguntzetarako deialdiak onartzeko eta izapidetzeko eskumena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen 3.b) artikuluarekin bat eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzeko maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 3.b) artikuluarekin bat etorriz.

2014ko abenduaren 10eko Aginduan aldatutako 2012ko urriaren 3ko agindu hori, Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuena, indarraldi mugagabekoa da, eta, haren 13.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontuetarako lege-mailako arauetan esleituko da programa finantzatzeko zuzkidura ekonomikoa. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbideren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez argitaratuko du urteko zuzkidura zenbatekoa den, programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen dirulaguntzak finantzatzeko, eta Hezibi programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko. Indarrean dauden legeen araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez haren igoeraren ondoriozkoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzeko eman zuten 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko laguntzak aurreikusita daude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plan hori, 2020ko abenduaren 15eko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Erabaki hori Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus webgunean argitaratu zen, «Laguntzak eta dirulaguntzak» apartatuan.

Ez da ahaztu behar COVID-19aren krisiaren ondorioz sortu den nahasmendu ekonomiko eta sozial masiboak EAEko biztanle aktibo eta enpresa gehienei eragiten diela eta eragiten jarraituko duela, epe labur eta ertainean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lagundu nahi du bere eskumenen arabera, enplegua, enpresak eta jarduera ekonomikoa berrindartzen.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko apirilaren 21eko bilkuran gaia eztabaidatu ondoren, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Baliabide ekonomikoak esleitzea 2021eko ekitaldian Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak gazteentzako ikas-ekinezko Hezibi programaren oinarri arautzaileak onartzeko emandako 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko; horretarako, 2.300.000 euro dira guztira; horietatik 690.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.610.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari, programa honen kargura: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 3231 programa – Prestakuntza, 41. atala – 05 zerbitzua – 45521. azpikontzeptua – 003 partida.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak esleitzen ditu laguntza horiek finantzatzera bideratutako guztizko baliabide ekonomikoak.

Hala badagokio, kopuru hori handitu egin daiteke; baina, horretarako, aurrekontu-aldaketak onartu beharko dira indarrean dauden legeen arabera. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena.– Dirulaguntza hauek kudeatzen dituen administrazioa aldatu dela kontuan hartuta, publikotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak errespetatzeko, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei informazioa ematea dirulaguntzen prozedurarekin eta aplikatu beharreko erregimen juridikoarekin zerikusia duten alderdi jakin batzuei buruz. Besteak beste, isiltasun administratiboaren printzipioa honen araberakoa da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluko 9. apartatu berria, zeina gehitu baita Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen bidez. Hor dago ezarrita, oro har, dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako, eskabideak ezetsitakotzat joko direla baldin eta ebazpen espresurik eman eta jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean.

Hirugarrena.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta entitatearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu elektronikoki.

Aplikazio horretarako sarbiderik ez duten entitateek edo enpresek Lanbideren webgunearen bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

Enpresetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1038106

Prestakuntza-entitateetarako administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapidetze elektronikorako jarraibideak ematen baitira, helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1038107

Kasu bietan, eskabide elektronikoa ordezkari baten bidez izapidetu ahal izango da; horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

Laugarrena.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, entitate eskatzaileak inskribatuta egon behar du Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan.

Entitatea ez badago erregistratuta, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: http://www.euskadi.eus/hirugarrenak/

Bosgarrena.– Datuak babesteari buruzko informazioa.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi xedapen hauen arabera jokatuko du: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (EB 2016/679 Erregelamendua) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortzen diren datu pertsonalak «Enplegurako eta enpleguko prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren erantzulea Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horretan eskumena duten administrazio publikoei komunikatu ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek eskubidea dute beren datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta tratamenduaren aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Gure webgune honetan kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/074300-capa2-eu.shtml

Seigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari agintzea erabaki hau argitara dezala Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Azterketa dokumentala