Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

99. zk., 2021eko maiatzaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2924

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 30ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira 2020-2021 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak eman eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntza berriak.

Agindu horren 31. artikuluaren arabera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen bakarraren bidez gauzatuko da Ikerketa Espezifikoan laguntza berriak ematea edo ukatzea, hautapen-batzordearen ebazpen-proposamena aintzat hartuta.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta berariazko aholku-batzordeen ebaluazioa eta hautapen-batzordeak helarazitako proposamena,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzak eta dagozkien ezarpen zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea 2020-2021 ikasturterako.

Kontratu horiek 12 hilabeterako izango dira.

Kontutan izanik eskatzaile bakarra izan dela eta berori gertatu dela onuradun, ez dago, beraz, ez ordezkorik, ez ukatutako eskabiderik, ez kanpo utzitakorik.

Bigarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak 2020ko uztailaren 21eko Aginduan xedatutakoaren arabera erabakitzea.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 30a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala