Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2891

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 4koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendan egindako aldaketa.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baliabide pertsonalak eta materialak agentzia horri atxikitzeko baldintzak arautzen dituen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretuaren 3. artikuluaren babesean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak 2021eko maiatzaren 4ko bilkuran erabaki zuen lanpostu-zerrenda aldatzea, plantilla handitu izanagatik. Aldaketa hori egiteko, dagokion administrazio-espedientea izapidetu da, eta txostena egiteko eskatu zaie Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzari, zeinek eginkizun hori bete baitute. Horrez gainera, ordezkari sindikalei entzuteko izapidea bete da.

Aipatutako erabakiaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendaritzak behar diren neurriak hartu beharko ditu erabakia gauzatzeko eta egindako aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatu baten bidez.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako erabakia, zeinaren bidez Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrenda aldatzen baita, plantilla handitu izanagatik –aldaketak ebazpen honen I. eranskinean ageri dira–.

Bigarrena.– Argitara ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lanpostu-zerrendaren bertsio kontsolidatua –ebazpen honen II. eranskinean ageri da–.

Hirugarrena.– Lanpostu-zerrendaren aldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak hartutako erabakiaren aurka –zeina ebazpen honen bidez jakinarazten baita–, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien epaitegi eskudunean, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 4a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala