Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2021eko maiatzaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2887

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020ko laguntza-deialdiaren babesean (Lehen Aukera programa) emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda; laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko abenduaren 11n egindako bileran, eta, ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenak aldatu zuen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bileran hartutako erabakiaren ondorioz.

Dirulaguntza publikoak emateko bete behar den publikotasun-printzipioari jarraituz, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2020ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda. Laguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2019ko abenduaren 11n egindako bileran (2019ko abenduaren 26ko EHAA, 245. zk.). Ondoren, deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenak aldatu zuen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko otsailaren 25eko bileran hartutako erabakiaren ondorioz (2020ko martxoaren 9ko EHAA, 45. zk.). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala