Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINDUA, 2021eko maiatzaren 5ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Zerbitzu Zuzendaritzako Goi-Kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Bete gabe utzi da Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Goi-kargudunaren Idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 188).
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 5a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.