Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2835

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakia, 2021eko «Global Training» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Global Training» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Global Training» laguntza-programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotzeko zuzendaria,

AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

ERANSKINA, SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN NAZIOARTEKOTZEKO ZUZENDARIAREN 2021EKO MAIATZAREN 3EKO EBAZPENARENA
SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN 2021EKO APIRILAREN 27KO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITIRA 2021EKO «GLOBAL TRAINING» LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ETA AGINTZEN BAITA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA

2021eko martxoaren 31n, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak erabaki zuen 2021eko «Global Training» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartzea, argitaratzea eta horien deialdia egitea, argitaratzeko aginduta.

Kontuan harturik bekadunek jasoko dituzten zuzkidurak jazo ditzaketen balizko atxikipenak,

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– 2021eko «Global Training» Laguntza Programaren araudiaren 5. artikuluko 2.b) atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«5. artikulua.– Jarduketak, diruz lagun daitezkeen gastuak eta dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak.

2.– Hauek dira diruz lagun daitezkeen gastuak:

b) Beka bakoitzerako, hilean 1.570 euro emango dira gehienez, gastuak ordaintzeko, 6 hilabetez gehienez. Partida horren kargura:

– Bekadunek 1.500 euro gordin jasoko dute.

– Gainerako zenbatekoa erakunde eskatzaileek enpresak ordaindu beharreko Gizarte Segurantzaren kotizazioak ordaintzeko erabiliko da.

PFEZaren eta Gizarte Segurantzaren arauek ezarritakoaren arabera, dagozkien atxikipenak egingo zaizkie zuzkidurei eta horien ordainketei.»

Bigarrena.– 2021eko «Global Training» Laguntza Programaren araudiko I. eranskineko III.2.b) atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«III.– «Global Training» beken onurak eta mugak.

2.– Programa honen bekadunek honako onura hauek izango dituzte:

b) 1.500 euroko zuzkidura hilabetean, helmuga-herrialdera joateagatiko gastuak, mantenu- eta- ostatu-gastuak ordaintzeko, baita, beharrezkoa balitz, bisak lortzeagatik edo txertoak jartzeagatik eragindako gastuak ordaintzeko ere.

PFEZaren eta Gizarte Segurantzaren arauek ezarritakoaren arabera, dagozkien atxikipenak egingo zaizkie zuzkidurei eta horien ordainketei.»

Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotzeko zuzendariari.

Laugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala