Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2834

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko Erabakia, 2021eko «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Beint Nazioartekotze Bekak» laguntza-programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

ERANSKINA, SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN NAZIOARTEKOTZEKO ZUZENDARIAREN 2021EKO MAIATZAREN 3EKO EBAZPENARENA
SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN 2021EKO APIRILAREN 27KO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITIRA 2021EKO «BEINT NAZIOARTEKOTZE BEKAK» LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ETA AGINTZEN BAITA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA

2021eko martxoaren 11n, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak erabaki zuen 2021eko «Beint Nazioartekotze Bekak» Laguntza Programa arautzen duten oinarriak onartzea, argitaratzea eta horien deialdia egitea, argitaratzeko aginduta.

Ikusita hautaketa-batzordea aldatzeko beharra, hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– 2021eko «Beint Nazioartekotze Bekak» Laguntza Programaren araudiko 10. artikuluko 9. atalaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:

«10. artikulua.– Bekadun izendatzeko hautagaitzak hautatzeko prozedura.

9.– Hautaketa-batzordeak honako osaera eta eginkizun hauek izango ditu:

– Basque Trade & Investmenteko (Nazioartekotze Euskal Agentzia) programen teknikaria, presidente izango dena: Enbor Barruetabeña.

– Basque Trade & Investmenteko (Nazioartekotze Euskal Agentzia) kanpo sarearen teknikaria, kide izango dena: Iñigo Ochandiano.

– SPRIko programen teknikaria, kide izango dena: Inmaculada López.

– SPRIko programen izapidegilea, idazkari izango dena: Iker Arruabarrena.

Honako hauek dira hautaketa-batzordearen zereginak: eskaerak aztertzea, hautagaien merituak eta gaitasunak baloratzea, eta, ondorioz, fase bakoitzean eskumeneko organoari igortzea bekadunen eta ordezkoen ebazpen-proposameneko zerrenda ordenatuak (modalitate, helmuga eta zuzkiduraren arabera). Hautagaiak baloratzeko, hautaketa-prozesuko proben xede diren arloetako adituen aholkularitza eska dezakete.

Hautaketa-batzordea izango da botazio-prozeduraren bitartez hartuko diren erabakietan nagusi. artikulu honetako aurreikusi ez diren kasuetarako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.»

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotzeko zuzendariari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala