Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2021eko maiatzaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2833

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 3koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluaren 2021eko apirilaren 27ko erabakia argitaratzen baita, 2021eko «Ekintzaile» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko apirilaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, 2021eko «Ekintzaile» laguntzen programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2021eko «Ekintzaile» laguntzen programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko maiatzaren 3a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021eko MAIATZAREN 3EKO EBAZPENAREN ERANSKINA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOA, 2021EKO APIRILAREN 27KOA, 2021EKO «EKINTZAILE» LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko martxoaren 11ko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Ekintzaile» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan programaren argitaratzea aginduz.

Kontuan izanik sektore publikoko erakundeek azpikontratatutako kanpoko enpresa gisa parte hartu dezaketela,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Ekintzaile» 2021 Laguntza Programaren araudiko 7. artikuluko 2.d).ko atalaren aldaketa onartzea, honela geldituko delarik:

«7. artikulua.– Bidelaguntzan diruz lagundu daitezkeen gastuak (1. ildoa).

2.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak proiektuaren tutorea den BICak onetsi beharko ditu. Gastuek baldintza hauek bete behar dituzte:

d) Aurkeztutako proiektuaren esparruan azpikontratatutako kanpoko enpresek baldintza hauek bete beharko dituzte:

I.– Loturarik ez izatea laguntzaren eskatzailearekin edo lankidetza-proiektu batean sartutako enpresaren batekin, akzioen edo partaidetzen bidez, edo zuzenean edo zeharka administratuta.»

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.


Azterketa dokumentala