Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2621

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 15ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2020ko abenduaren 22ko Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren bitartez emandako laguntzen zerrenda; hain zuzen ere, agindu horrek laguntzetarako deialdia egiten du, ikertzaile doktoreentzako 2021eko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerrian egindako egonaldietan ostatu-gastuak finantzatzeko (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.).

Deialdiaren 10. artikuluaren arabera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira emandako laguntzak eta zehaztuko dira bakoitzaren zenbatekoak, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan. Jakinarazpena egiteko, aipatutako ebazpena https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta, publizitate-ondorioetarako, emandako laguntzen zerrenda EHAAn argitaratuko da 6 hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik aurrera.

Deialdia 2021eko martxoaren 2an ebatzi zen, eta ebazpena 2021eko martxoaren 3an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan; beraz, argitara eman behar da zein izan diren laguntzen onuradunak, publizitate-ondorioetarako. Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren babesean (2020ko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.), ikertzaile doktoreentzako 2021eko Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerrian egindako egonaldietan ostatu-gastuak finantzatzeko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean ageri da onuradunen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala