Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2612

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen den 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzen 2020ko erakunde onuradunen zerrenda. Agindua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuek eman zuten eta, horren bidez, gazteek prestakuntza-lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira.

Dirulaguntza publikoak ematean nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko, 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuak (EHAAn argitaratu zen 2012ko urriaren 5ean) honako hau ezartzen du 14.5 artikuluan: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi honen babespean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, espresuki adierazita jasotako zenbatekoak.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan aurreikusitako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda (Agindua, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuena; honen bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira), espresuki adierazita espedientearen zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta eman zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala