Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2021eko maiatzaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
2606

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Asier Aranbarri Urzelai jauna Lehendakaritzako behin-behineko kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen dut, eta hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Asier Aranbarri Urzelai jauna Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko aholkulari kargutik kentzea (5269 kodea, 1 dotazioa), beste lanpostu baterako izendatuko dutelako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2021eko martxoaren 13an izango ditu eraginak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala