Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2567

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako deialdia egin zen.

Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpenak-proposamena aurkeztu da; proposamen horren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana