Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2021eko maiatzaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2566

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez egindako deialdiko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, deia egin zen Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa ez duten zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.

Aipatutako aginduaren 12.7 artikuluak ezartzen duenez, emandako laguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinarazpen horretatik aurrerako 6 hileko epean.

Onuradunei jakinarazi ondoren, eta deialdian ezarritakoari jarraituz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa ez duten zentroetan egonaldiak egiteko. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2020ko urriaren 27ko Aginduaren bidez egin zen. Eranskinean ageri dira onuradunak eta dirulaguntzen zenbatekoak.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana