Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2021eko maiatzaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2521

IRAGARKIA, 2021eko apirilaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, Gizarte Segurantzako kuoten 2020ko deialdiaren dirulaguntzak ukatzen dituzten ebazpenak jakinarazten dituena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak zenbait ebazpen eman ditu, dirulaguntzak ukatzeko langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei, Gizarte Segurantzako kuoten deialdiaren babespean, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Ezinezkoa izan da dirulaguntza ukatzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horiek jakinarazten zaizkie interesdunei, eta jakitera ematen amaiera ematen diotela administrazio-bideari, eta haien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatu ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala