Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2021eko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2440

IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 30ekoa, Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ezereztu egin dela zenbait industria-establezimenduren industria-erregistroko inskripzioa.

Industria-jarduerak hasteko erregimenari eta Industria Erregistroari buruzko martxoaren 17ko 29/2015 Dekretuak 16. artikuluan ezartzen duenez, Industria Erregistroko datuak etengabe eguneratuta egon daitezen behar diren jardunak eta egiaztapenak egingo dira.

Emandako helbideetan ezin izan zaie espresuki jakinarazi industria-establezimenduen erregistroko inskripzioa ezereztu egin zaiela, birritan jakinarazten saiatu arren. Horiek horrela, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan. Halaber, interesdunei hau ere jakinarazten zaie:

Hamabost egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko, bai eta inskripzioaren ezeztapenaren inguruan egoki ikusten dituzten alegazioak aurkezteko ere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritza honetan. Espedientea eskura dago Bizkaiko Industria Administrazioko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao).

Bilbao, 2021eko martxoaren 30a.

Bizkaiko Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala