Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2021eko apirilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2428

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 14koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), Sendagaien Informazio eta Ebaluazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zk.), batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Andere Egireun Rodríguez andrea kentzea Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide-kargutik. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua da bera, eta Pediatrian espezialista.

Bigarrena.– Adriana Lorena Martínez López andrea izendatzea Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua da bera, eta Pediatrian espezialista.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

NEREA URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala