Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2397

AGINDUA, 2021eko apirilaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari titularra, eta haren ordez beste bat izendatzen baita.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b apartatuan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak –langile-kopururik handiena atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean hautatu behar direnak– eta idazkaria izendatzeko.

XII. legealdiaren hasieratik, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko goi-kargudunen artean izandako kargu-uzteen eta izendapen berrien ondorioz, 2020ko abenduaren 2ko Agindu bakarraren bidez izendatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan dituen ordezkari titular eta ordezkoak (2020ko abenduaren 29ko EHAA).

Halaber, otsailaren 9ko 61/2021 Dekretua 2021eko otsailaren 12ko EHAAn argitaratu zen, eta haren bidez bidez Ibon Etxeberria Olañeta jauna kendu zen Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren kargutik. Ondoren, otsailaren 19ko EHAAn, otsailaren 16ko 65/2021 Dekretua argitaratu zen, eta haren bidez Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea jauna izendatu zen kargu horretarako.

Agindu honen bidez, beraz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, eman zaizkidan ahalmenak erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ibon Etxeberria Olañeta jauna kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari kargutik, eta, haren ordez, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendari Iñaki Arrizabalaga Ormaetxea jauna izendatzea, bokal titular gisa.

AZKEN XEDAPENA.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek honen berri izan dezaten.

Jakinaraz dakiela agindu hau kargua utzi duenari, izendatutakoari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala