Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2021eko apirilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2394

418/2021 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Vanesa Abraldes Louzao andrea Ospitale Barneko Kanpo Kontsulten Gainbegirale izendatu den izendapen askez Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

129/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan Ospitale Barneko Kanpo Kontsulten Gainbegirale lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Vanesa Abraldes Louzao andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIko Ospitale Barneko Kanpo Kontsulten Gainbegirale izendapen aske bidez.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Vanesa Abraldes Louzao andrea izendatzea Ospitale Barneko Kanpo Kontsulten Gainbegirale Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko apirilaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio, eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Bostgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko martxoaren 29a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala