Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2390

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-105-2020 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinaraztea. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakitera ematen da 2021eko martxoaren 17an ebazpen-proposamena eman zela Viajes Casablanca (MHN) sozietateari irekitako SAN-48A001-105-2020 zehapen-espedientean, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.a artikuluan zehazten den arau-haustea egozten zaiola.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak, 15 eguneko epean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora bertaratu ahal izango dira –Recalde zumarkalea 39-A–, ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 16a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala