Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2386

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 52/2021 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

52/2021 prozedura laburtua, izangai batek hasitakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2020ko otsailaren 28ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten duen 2019ko abenduaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa (deialdi hori 2020ko urtarrilaren 8ko EHAAn argitaratu zen, 4. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, beren interes legitimoen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko apirilaren 7a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala