Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2378

AGINDUA, 2021eko apirilaren 7koa, Hezkuntza sailburuarena, 2020. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.

Abenduaren 5eko 261/2017 Dekretuak Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.

Aipatu Dekretuak, zortzigarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.– Urtero eratuko da epaimahai bat, Ikerkuntzarako Euskadi Saria ebazteko, dekretu honen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dagokion modalitatean.

2.– Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideek gutxienez hiru eta gehienez zazpi izango dira, denak ere euren jardun-eremuetan izen handia dutenak. Horietatik zaharrena epaimahaiburua izango da.

Epaimahaia osatzerakoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako printzipioa errespetatuko da, Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Hezkuntza sailburuaren agindu baten bitartez emango da epaimahaiko kideen berri, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, gutxienez epaimahaiek epaia eman baino bost egun baliodun lehenago.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eranskinean azaltzen diren irakasleak 2020. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikide izendatzea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.

2. artikulua.– Agindua honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

3. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

ERANSKINA

2020. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaikideak, Zientzia eta Teknologia modalitatean:

Concepción Gimeno Floría andrea.

Marta Sanz Solé andrea.

Javier Tejada Palacios jauna.

María Vallet Regi andrea.


Azterketa dokumentala