Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2021eko apirilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2374

EBAZPENA, 2021eko apirilaren 9koa, Trafikoko zuzendariarena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sareko puntu batean zinemometroak eta irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko haien tresna osagarriak instalatzea eta erabiltzea, trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu.

GI-20-9-2-S hiriarteko errepidea Donostiako sarbideetako bat da, eta agerian geratu da 0,675 kilometro-puntuaren inguruan ibilgailu-kopuru handiak zirkulatzen ohi duela ezarritako mugak baino abiadura handiagoan, eta esan behar da gehiegizko abiadura istripu-tasaren eragileetako bat dela.

Esperientziak erakutsi du trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburuetarako zinemometroak erabiltzea metodo eraginkorrenetako bat dela, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugen barruan mantentzea lortzeko.

Horregatik, ibilgailuen zirkulazio-abiadura moteltzeko eta, horrela, bide-segurtasuna indartzeko, egokitzat jo da erabakitzea zinemometro bat instalatzea aipatutako kilometro-puntuan, egiaztatuta dagoelako neurri hori eraginkorra dela helburu horiek lortzeko.

Hori guztia dela eta, alde batetik Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta, bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Trafikoaren kontrola, erregulazioa, zaintza eta diziplina helburu, zinemometro bat eta irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko haren tresna osagarriak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, bide eta kilometro-puntu hauetan ezarriko den kabina batean:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuan, herritarrei horretarako egokiak diren seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroa dagoela.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, datuen eramangarritasunaren gaineko eskubidea eta datuen tratamendua mugatzeko eta horri aurka egiteko eskubideak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeari jakinarazi behar zaio, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak laugarren apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritakoa betetzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 9a.

Trafikoko zuzendaria,

SONIA DÍAZ DE CORCUERA RUIZ DE OÑA.


Azterketa dokumentala